Donostiak ITB Berlin azokan parte hartuko du

Mundu osoko alor turistikoko profesional nagusiak bilduko dira martxoaren 8tik 12ra.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiak ITB Berlin Azokan presentzia izango du – mundu mailan azoka liderra alor turistikoan - , Basquetourren Basque Country stand-aren barruan, martxoaren 8tik 12ra. Helburua da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea publiko profesionalari begira (agentziak, turoperadoreak, komunikabideak, bloguerrak...) lehenengo hiru egunetan, eta publiko finalari zuzenduta asteburuan.

Donostia Turismo & Convention Bureau hainbat enpresa donostiarrekin joango da azokara, hots: Basque Destinations, Basque Travel, Basque for All, Hagoos, Feel Free Rentals, Slow Walking eta Smart San Sebastian. Erakunde donostiarrak hiriaren eskaintza turistikoa ezagutzera emango du hiri-turismo eta city break zein irtenaldien alorrean, bereziki kultura, gastronomia, kirola eta jaialdiak nabarmenduz.

Standean arreta emateaz gain, 8 lan-mahai antolatu dira profesionalekin bilerak aurrera eraman ahal izateko. 2016ko edizioan 500 pertsona ingururi arreta eman zitzaien eta 50 kontaktu profesional baino gehiago egin ziren (agentziak, bloguerrak, kazetariak etab.)

Alemania, Donostiarentzat merkatu lehenetsia


Alemania Donostiarentzako merkatu lehenetsietako bat da. Gehien bisitatzen gaituzten herrialdeen artean 4.a da, 53.672 ostatu-gauekin 2016an; gainera azken urtean %50,43 igo egin dira ostatu-gauak, eta hala, hiriko turista guztien artean %7,75 alemaniarrak dira.

Gainera, 2016an alemaniarren %77ak epe luzerako bidai bat egin zuen (gutxienez 5 egun), eta turismo mailan hazkunde gehien izan dezakeen hiri europarretako bat da. INEren datuen arabera, azken urtean Espainia bisitatzen duen turista alemaniarraren gastua %4,7 igo da eta ostatu-gauak %6,6. Pertsonako batez besteko gastua 985 €koa izan zen eta eguneko 119 €koa; bestalde, batez besteko egonaldia 8,3 egunekoa izan zen.

2017/03/08-an argitaratua