Donostia.eus - [Berria] “Lesbos, Europarako lehen urratsa” erakusketa Aiete Kultur Etxean

Logo Ayuntamiento

“Lesbos, Europarako lehen urratsa” erakusketa Aiete Kultur Etxean

Uztailaren 21ean eta abuztuaren 30ean egingo diren bisita gidatuetan izena emateko epea zabalik dago

Uztailaren 1etik, ikusgai dago "Lesbos, Europarako lehen urratsa" erakusketa Aiete Kultur Etxean. Erakusketa osatzen duten 29 argazkiek beren herrialdetako gerra eta miseriatik ihesi doazen errefuxiatuen egoera eta jasan behar izaten dituzten zailtasunak ezagutzeko aukera ematen digute. Nervifoto taldeko kide den Javi Julio argazkalari kazetariak egin ditu argazkiak. Lankidetza eta Kultur Aniztasunaren Bulegoek antolatu dute erakusketa, Donostia Kultura eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren lankidetzarekin.

Erakusketa honen bitartez, beren herrialdetako gerra eta miseriatik ihesi doazen errefuxiatuek Turkiako eta Greziako kostaldeak bereizten dituzten 7 kilometroak gurutzatzerakoan jasan behar izaten dituzten zailtasuna ezagutu ditzakegu.

Erakusketa irailaren 4ra arte izango da zabalik. Uztailaren 1ean eta 13an erakusketaren inaugurazio ofiziala eta lehengo bisita gidatuak izan ziren. Hurrengoak uztailaren 21ean eta abuztuaren 30ean izango dira, 11:30etan, eta oraindik plaza libreak daude. Aldez aurretik izena eman daiteke 943481498 telefonora deituz edo kulturaniztasuna@donostia.eus- era email bat bidaliz.
Irudi galeria

    2016/07/08-an argitaratua