Donostia.eus - [Berria] Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea Emakumeen Etxean

Logo Ayuntamiento

Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea Emakumeen Etxean

21 herrialdetako 53 emakumek hartu du parte gunean 2016an

Donostiako Kultur Aniztasun Bulegoak eta Berdintasun Sailak elkarlanean, emakume etorkinen ahalduntze prozesua laguntzeko ekimena sustatzen eta koordinatzen dute. Sorburu kooperatibaren esku dago egitasmoaren dinamizazioa.

Asteartero daukate hitzordua gune honetan parte hartu nahi duten jatorri desberdinetako emakumeek; gune irekia da, eta ez dago izena ematearen beharrik. 2016an 31 izan ziren egindako saioak eta partaideen bizipen propioetatik abiatuta migrazioak nola bizi dituzten aztertu izan dute elkarrekin. Zailtasunetatik ikasten saiatzen dira, eta banakakoen eta taldearen lorpenak sozializatzen dituzte. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta Donostian gehiago sustraitzeko tresna eta baliabideak bereganatzea dute helburu.

Horiez gain, gune honen helburu nagusietako bat balizko isolamendu batetik ateratzen laguntzea da, euskal gizartea eta jatorrizko gizartea, biak ala biak, ezagutaraztea, eta guneko partaideek elkarrekin aisialdi, entretenimendu eta ezagupen ekintzetan parte hartzea bultzatzea.

Eguna: Asteartea
Ordua:16:00-18:00. Hitzordurik gabe eta hautazkoa.
Iraupena: Ikasturte osoa
Hizkuntza: Gaztelania
Antolatzailea: Kultur Aniztasuna Bulegoa eta Berdintasun Saila
Haurtzaindegi zerbitzua dago (aldez aurretik eskatu behar da)

2017/02/24-an argitaratua