Paseo Berria, Leizaola Pasealekua eta Haizearen Orrazia itxiko dira olatu-arriskua dela-eta

Pasealeku horiek guztiak itxiko dira bihar, ostirala, 7:00tik 10:00ra, hain zuzen ere, itsas-goraren unean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohartarazi du abisu horia egoera dagoela kostan olatuak direla-eta. Hori horrela, Donostiako Babes Zibilak alerta laranjaren protokoloa martxan jarriko du, izan ere, abisu horiaren intentsitatea handia da eta, beraz, neurriak hartuko ditu.

Horrenbestez, ostiralean 7:00tik 10:00ra oinezkoentzako zein ibilgailuentzako segidako tokiak itxiko dira: Paseo Berria osoa, Salamanca Pasealekua Soraluze eta San Juan kaleen artean, eta Aldamar 7 eta Salamanca Pasealekuaren arteko zatia.

Halaber, kostako lehen lerroan dauden Leizaola Pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazia (Eduardo Chillida Pasealekua). Eta, gainera, Kursaal zubiaren bidegorria eta espaloia – hain zuzen ere, itsasotik gertuen dagoen espaloia –.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du haizea dela-eta, ostirala 18:00tik, larunbata 6:00 arte. Hiritarren Segurtasuneko etaB abes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek hiritarrei honakoa eskatu die: “Arretaz ibiltzeko, olatuak dauden lekuetara ez sartzeko eta behin behinean jariko diren seinaleak errespetatzeko, izan ere, azken hauen helburua da bai pertsonak bai pertsonen ondareak babestea”.

2017/02/02-an argitaratua