Denboraleak kalte txikiak eragin zituen Paseo Berriko hiri-altzarietan

Alerta laranja amaitu da. Paseo Berria ireki da, behin garbiketa lanak eginda eta arriskurik ez dagoela ikusi ondorenj.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohartarazitako alerta laranja amaitu da gaur goizean. Babes Zibileko, Mantentze-lanetako eta Zerbitzuetako tekinkariek, Su-hiltzaileek eta Udaltzaingoak Paseo Berria ikuskatu dute goizean goiz, hain zuzen ere, olatuek kalte gehien eragin duten gunea.

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritzako zuzendari Imanol Andoneguik honakoa azaldu du: “Kalte handienak Paseo Berriko hiri-altzarietan gertatu dira. Bertan, olatuek hainbat zakarrontzi eta dozena erdi banku kendu ditu. Gainera, olatuek atzo goizean Paseo Berrian aparkatuta zeuden 12 ibilgailuei hainbat kalte eragin zieten”.

Era berean, Andoneguik esan du, hiri beste hainbat gunetan, esate baterako, Ondarretan eta Kontxan, hondarra eta itsasoak ekarritako zikinkeria dagoela. Dena den, Donostiako Udaleko Prebentzi, Su-itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritzako zuzendariak adierazi du, denboraleak eragindako kalteak bestetan baino txikiagoak direla eta, beraz, ez dela kalte handirik egon.

Donostiako Udaleko garbiketa eta mantentze-lanetako zerbitzuak Paseo Berria garbitzen ari dira goizeko lehen ordutik. Horren harian, Imanol Andoneguik honakoa azaldu du: “Behin paseoa garbituta, arriskutsuak izan daitezkeen gauzak kenduta, eta olatuek kendu dituzten estoldetako tapak jarrita daudenean ziurtatuta, Paseo Berria irekiko dugu”.

Aurreikusita dago arratsaldean zehar Paseo Berria irekitzea eta, beraz, hiriak normaltasunera itzultzea.

2017/03/01-an argitaratua