Udalak ez du onartuko pertsona transexualen aurkako 'Hazte Oir' taldearen autobusa

Udalak bere esku dauden legezko neurri guztiak hartuko ditu autobusa hirian egotea galarazteko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udal gorporazioa osatzen duten bost taldeek - EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, PP eta Irabazi - segidakoa adierazi nahi dute transfobia sustatzen duen autobusari buruz, hain zuzen ere, hirira ongietorria ez den autobusari buruz:

1. Azken Bozeramaileen Batzordean onartu bezala, Donostiako Udalak berriro adierazten du sexu aniztasuna eta pertsona guztien sexu identitaterako eskubidea aldezten dituela eta haiekiko konpromisoa agertzen duela.
2. Pertsona ezberdinen arteko bizikidetza baliotzat duen hiri batekiko konpromisoa berresten du Donostiako Udalak, hartan pertsona guztiak errespetuan eta askatasunean garatu ahal izateko.
3. Donostiako Udalak berriro aldarrikatzen du pertsona guztiek, batez ere adingabeek, errespetuzko eta aniztasunezko inguru batean hazteko eskubide dutela, hartan bakoitzak bere sexu identitatea adierazi ahal izateko inolako jazarpenik eta erasorik gabe.
4. Aurreko guztiak hala, Donostiako Udalak erabaki du “non grato” jotzea Hazte Oír erakundeak pertsona transexualen aurka kanpaina egiteko darabilen autobusa. Gainera, autobusa Donostian egotea galarazteko legezko neurri guztiak hartzea erabaki du.

2017/03/01-an argitaratua