Topoaren obrak Errondo pasealekuan Azpeitia kalearen eta Familia Santua kalearen artean sortzen zuen aparkaleku-zuzkidurari eragiten zionez eta aparkalekuaren okupazioa luzatu egin denez, hurrengoa baimenduko da: 1-2 TAO sektoreko egoiliarrentzat aparkatzeko baimena duten ibilgailu guztiei 1-4, 1-5 eta 5-1 eremu arautuko sektoreetan libreki aparkatzeko 2024ko martxoaren 4tik urte bereko irailaren 16ra arte, honako baldintza hauetan:
Doan aparkatu ahal izango dute erreserbatu gabeko plaza arautuetan eta egun horietan aukeratzen duten sektorean bizi direnentzat erreserbatutako plazetan, sektore horretako TAO ezaugarria duten ibilgailu-jabeen baldintza beretan
Ordainduta aparkatu ahal izango dute nahitaez ordaindu beharreko guneetan (15 guneak), araupeko ordutegiaren barruan, kale hauetan:
1-1 sektorea: Salamanka pasealekua
1-2 sektorea: (erdialdea) Urbieta, Hondarribia, Bergara, Arrasate eta Zaragoza plaza
2-1 sektorea (Gros) Sekundino Esnaola, Galtzada Nagusia, Euskal Herria plaza