Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Zoladurak, Kontxako baranda

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Zoladurak

Tokiko Gobernu Batzarrak Serkom Gestión y Servicios Grupo Moyua, SL eta Campezo Obras y Servicios SA (UTEGOKI) enpresek osatutako ABEEari esleitzea onartu du hiriko kale eta bideetako zoladurak konpondu, berritu eta mantentzeko zerbitzuak emateko kontratua. Kontratua gauzatzeko epea 3 urtekoa izango da, eta urteko aurrekontua, guztira, 3.741.529 eurokoa.

Kontratuaren xedea da kale eta bideetako zoladurak konpondu, berritu eta mantentzeko zerbitzua ematea, bai eta zoladuren erabilera eta erabilgarritasun egokiari eragin diezaioketen elementuena ere.

Espaloi-zati berrien obrak edo zerbitzuak erabakitzen dituen kaleak berritzea ere sartzen dira, baita obra eta lan horiek gauzatzeko edo lizitatzeko beharrezkoak diren balioztatutako memoria eta proiektuak idaztea ere. Era berean, kontratuaren xedearen barruan sartzen da hiri osoan dauden eta erabiltzen diren zoladuren inbentarioa.

Kontxako baranda

Tokiko Gobernu Batzarrak Juan José Pacheco Revueltari Kontxako baranda tarteak zatikatzeko kontratua esleitzea onartu du. Kontratua gauzatzeko epea 8 astekoa da eta aurrekontua 47.190 eurokoa.

Zatiak modulutan banatzea enpresa esleipendunaren instalazioetan egin behar da. Beraz, kontratuaren barruan izango da, piezak atera eta moduluak prestatzeaz gainera, baranda zatiak Udalaren biltegitik hartu eta lanak egin behar diren pabiloira eramatea, banakako moduluak enbalatzea eta haiek Udalaren biltegira itzuli eta han pilatzea ere.

2024/02/13-an argitaratua