'Inor ez dago Urrun' performancearen mundu mailako estreinaldia

Ahultasun ekonomikoko egoeran dauden 5 aktore hartuko dute parte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Nafarroako Bidebitarte mikrokooperatibaren eta Ados Teatroa antzerki-konpainiaren arteko lankidetzan egin da proiektua, eta arte eszenikoetako profesionalen talde tekniko bat ere badago.
Hauxe da antzezlarien zerrenda:
  • zuzenean mural bat egingo duen artista plastiko bat,
  • hondatutako materialekin aulkiak eraikiko dituen ebanista bat
  • ahultasun ekonomikoko edo etxegabetasuneko egoeran dauden 5 aktore; pertsona horiei ahotsa eman eta ezkutuan egon ohi den arazo horren errealitatea erakutsiko dute.

Proiektua Giza eskubideak eszenara programaren barruan kokatzen da eta arte eszenikoetako eta plastikoetako profesionalak eta pobrezia- edo etxegabetasun-egoeran dauden pertsonen talde bat inplikatzen ditu. Lan-ildo horrek, sorkuntza artistikoaren bidez, ingurunea sozialki eraldatu nahi du, eta giza eskubideen inguruko hausnarketa-prozesu bat ireki.

Data: Irailak 16
kokapena:; Tabakaleraren 4garren solairuan
Emanaldiak: 18:30tan eta 19:30tan
Sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte.
Gaztelaniaz
Antolatzailea: Donostiako udaleko lankidetza atala
Laguntzailea: Kutxa Fundazioa.

Aporofobia
Adela Cortina filosofoak sortutako termino bat da, pobreekiko gutxiespena, beldurra edo gorrotoa definitzeko, sarritan beste gaitz batzuen jatorrian dagoena, hala nola xenofobia, homofobia, arrazakeria, etab.
Pobrezia edo etxegabetasuna ez dira inoren berezko ezaugarriak, baizik eta faktore askoren ondorioz irits daitekeen egoera bat. Pobrezia forma berri asko daude, besteak beste, unibertsitarioak, lana duten baina etxebizitza bat eskuratzeko adina irabazten ez duten pertsonak, edo bat-batean lanik gabe dauden gurasoak. Inor ez dago pobreziatik edo bere burua kalean ikustetik salbu. Inor ez dago (gaude) urrun. Nahikoa da kontrako zirkunstantzia batzuk bata bestearen atzetik kateatzea.

Inor ez dago urrun performancearen hizkuntzatik egindako gogoeta bat da, gizartean dagoen aporofobiaren fenomenoari buruzkoa, arte eszeniko eta plastikoetako profesionalek, eta pobrezia edo etxegabetasun egoeran dauden pertsonek elkarlanean egina.

2023/09/12-an argitaratua