Kanpaina berria emakumeak suhiltzaileen LEP-era aurkez daitezen animatzeko

Berdintasuneko zinegotzi Duñike Agirrezabalagak espero du emakumeak ere izango direla datorren maiatzean egingo diren suhiltzaile izateko sarbide probetan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Duñike Agirrezabalaga zinegotziak azaldu duenez “suhiltzaile izateko probetan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bermatzeko asmoz, eta Emakundek ezarritako irizpideei jarraikiz, Berdintasun Bulegoak probei buruzko kontsulta egin zien Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Kirolen Zientzietako adituei. Haiek eginiko gomendioei jarraituta, proba guztiak haztatu eta emakumeen ezaugarri fisiologiko eta morfologikoetara egokituko dira”.

Probek –jarraitu du Agirrezabalagak– oso zorrotzak izaten jarraitzen dute, baina espero dugu gogotik prestatzen dituzten emakumeek gainditu ahal izatea, gaur egun ez baitago emakumezkorik suhiltzaileen zerbitzuko langileen artean”.

Zinegotziak azaldutakoaren arabera, “errekrutatzea beste zailtasun bat da halako probetan. Suhiltzaile lanbidea oso maskulinizatuta dago, eta ez da erraza gizonentzako bakarrik eginiko lana den ideia baztertzea. Horregatik jarri dugu martxan kanpaina, suhiltzaile izan nahi duten emakumeak probetara aurkez daitezen, eta beraiek ere suhiltzaile izan daitezkeela senti dezaten”.

2017/02/28-an argitaratua