Haurtxokoetan Familiarekin jolasean apirila, maiatza eta ekaineko programazioa

5-11 urte bitarteko haur eta senideentzako ekintzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa




Apirila, maiatza eta ekaineko Familiarekin Jolasean programa prest dago dagoeneko.

Astero, 5 eta 11 urte bitarteko haurrek gurasoekin edo senitartekoekin aukera dute Haurtxokoen Familiarekin Jolasean programan parte hartzeko. Helburua da haur eta gurasoek elkarrekin jolastu eta arratsalde dibertigarriak pasatzea.

Programan gustuko jarduera ugari daude: tailerrak, txapelketak, ikuskizunak, etab. Egun edo ekimen berezien inguruan ere antolatzen dira ekintzak. Ildo horretan, honako ekintzak aurki daitezke hilabete hauetan, besteak beste:

- Korrikaren inguruko ekintzak (Bidebieta, Egia, Gros eta Martuteneko haurtxokoetan).
- Munduko Baratza proiektuaren bitartez, Bidezko Merkataritza ezagutzeko aukera izango da (auzo guztietan).
- Olatu Talka jaialdiaren barruan, Izarrak Plazara ekimena (Aiete eta Martutenen, Haurtxoko guztietako partaideekin).
- Elkarren eskutik, 'SEMBRA, ereite tailerra' (Aieten).
- Auzoko festetako ekintzak (Amara, Bidebieta, Intxaurrondo).

Larunbatero parte hartu daiteke 16:30etik 18:30era. Orain, baita Aieten ere.

Informazio guztia eta auzo guztietako programak hemen kontsulta daitezke: www.donostia.eus/Familiarekinjolasean

2017/03/29-an argitaratua