Udako jaietako kartelak diseinatzeko lehiaketak ireki dituzte

Laginak aurkezteko epea apirilaren 7an amaituko da, 13:30ean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aste Nagusiko jaietarako, Euskal Jaietarako eta Donostiako Estropadetarako kartel lehiaketen oinarriak ezagutzera eman ditu Jaietako zinegotziak

Partikularrek nahiz enpresek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, eta nahi diren lagin guztiak aurkeztu ahal izango dira; lagin horiek lehendik argitaragabeak eta originalak izan behar dute. Laginak aurkezteko epea apirilaren 7an amaituko da, 13:30ean.

Laginak A 3 formatuko euskarri zurrun bertikalean nahiz horizontalean aurkeztu ahal izango dira, edo baita ere, euskarri informatikoan (JPG formatuan, 72 pixel/hazbeteko bereizmenean eta 62 x 88 zentimetroko neurrian).

“Donostiako Udalean eta beraren mendeko erakundeetan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko zehar ekintzak ezartzen dituzten Jarraibideek” 1.2 atalean diotenarekin bat etorriz, erabilitako irudiek oreka bilatuko dute generoen arteko ordezkaritzan, rol eta estereotipo tradizionalak saihestuko dituzte eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu aukerengatiko desberdintasunen aurrean tratamendu gutxiesgarriak ekidingo dituzte. Horretoz gain, kartela diseinatzerakoan euskarak lehentasuna izango du eta irudia eta lelloek bi hizkuntzerako (euskara/gastelera) baliagarriak izan behar dute.

Epaimahai batek aukeratuko du kartel irabazlea. Modalitatea (Donostiako Aste Nagusia, Euskal Jaiak, Estropadak) aipatu beharko dute karteletako idazkunek. Udaletxeko, Donostia/San sebastián Festak eta Donostia Kultura logoak izan beharko ditu. Eskuragarri http://www.donostiakultua.eus berriak-prentsa bulegoko atalean.

Maiatzetik abuztu bitartean ezagutaraziko dituzte irabazleak, arian-arian, Donostia Festakek udarako prestaturiko programazioaren arabera. 1.000 euro jasoko dituzte sail bakoitzean aukeraturiko kartelek, zergak barne.

Laginak helbide honetara igorri beharko dira:

Donostia / San Sebastián Festak
Konstituzio plaza, 1 – 1.
20003 Donostia
Tel.: 943-481168 / Faxa: 943-481177.
donostiakofestak@donostia.org

2017/03/15-an argitaratua