Donostia.eus - [Berria] Udaletxea kolore gorriz argiztatu zen heriotza zigorraren aurka

Logo Ayuntamiento

Udaletxea kolore gorriz argiztatu zen heriotza zigorraren aurka

Donostia bizitzaren alde / heriotza zigorraren aurkako hirien sarera batu da

Donostiako Udaletxearen aurrealdea kolore gorriz argiztatu zen atzo arratsaldean heriotza zigorraren aurka.

Donostia hiria atxikitu da Amnesty International eta Sant’Egidio Komunitatearen “Biziaren aldeko hiriak/Heriotza zigorraren aurkako hiriak” – “Cities for life/Cities against the death penalty” ekimenera, eta azaroaren 30a “Biziaren aldeko hiriak/Heriotza zigorraren aurkako hiriak” – “Cities for life/Cities against the death penalty” eguna izendatu du.

Udal-administrazioak konpromisoa hartu du, atxikimendu honen harira erantzukizun handiagoa hartzea eta lan gehiago egitea bere eskumeneko arlo guztietan, heriotza-zigorra gaitzesteko arrazoiei buruz eta abolizio-kanpainak mundu osoan egiten dituen aurrerapenei buruz informazioa ematea eta jendea sentikortzeko espazioak sortzea.

2016/12/01-an argitaratua