Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Haizearen Orrazia, Bretxa, dirulaguntzak, Udaltzaingoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Haizearen Orraziaren plaza

Donostiako Udalak Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko proiektua onartu du. Proiektua Peña Ganchegui y Asociados arkitektura-estudioak idatzi du, eta 1.493.748 euroko aurrekontua du.

Proiektu honetan planteatutako obra Donostiako panoraman hain nabarmena den leku honetarako beharrezkoak diren segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak bermatuko dituen sistema bat sortzeko beharragatik egin da. Eta Kultura Ondasun gisa kalifikatua egoteak, Monumentu Multzo kategoriarekin, jatorrizko proiektuaren funtsa berreskuratuko duen proiektu bat ahalbidetzen du multzo osoan.

Mendi-magala egonkortzeaz gain, esku-hartze orokorrak honako hauek dira: granitoa garbitzea, plataforma irisgarritasun-irizpideetara egokitzea, sarbide-plazatxoaren proiektua, landaredi-proiektua, argiztapen-proiektua eta saneamenduaren hobekuntza. Beste esku-hartze puntual batzuk ere aurreikusten dira, hala nola bankua kentzea, berreraikitzea, metalezko estalkiak aldatzea, pitzatutako piezak ordeztea edo konpontzea eta behin-behineko hesia kentzea.

Bretxako urbanizazioa

Tokiko Gobernu Batzarrak Bretxako eremuaren urbanizazio osagarriaren proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Obrak egikaritze subsidiarioaren bidez egingo dira, lizitazio-aurrekontua 657.408 eurokoa da, eta egikaritzeko epea 12 astekoa.

Jarduerak Iñigo kalearen, Aldamar kalearen, San Juan kalearen eta Bretxa plazaren inguruan egingo dira. Iñigo kalean, ibilgailuentzat diren zonetan zoladura berritzea da helburua, sestra-kota espaloiaren kotaraino igotzeko, guneari nagusiki oinezkoentzako izaera emateko, eta Aldamar kalean, berriz, berriro urbanizatzea, ibilgailuekiko eta oinezkoekiko baldintzak hobetzeko. Gainera, Bretxako plazako argiteria eta zenbait sareta eta zoladura sartu dira plazaren zati batean; instalazioei dagokienez, hobekuntza batzuk eta Arrandegi eraikineko hartuneak sartu dira.

Irakaskuntzarako dirulaguntzak

Tokiko Gobernu Batzarrak ikastetxeei eta irakaskuntzari lotutako elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak onartu ditu. Dirulaguntza horien guztizko zenbatekoa 99.840 eurokoa da.

Dirulaguntzen lerro hau Udalaren 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita dago, eta Planaren fitxan definitutako helburu estrategiko eta espezifiko hauek lortzen laguntzen du:
  • Helburu estrategikoak: Hezkuntza-jardueren sustapena.
  • Helburu espezifikoak: Herritartasuna sustatzen laguntzea, bizitza osoan hezkuntza-jarduera formalen eta ez-formalen bidez.

"Txiki Txoko" dirulaguntza

Tokiko Gobernu Batzarrak Arrats Elkarteari 2024ko aurrekontuko 74.225 euro ematea onartu du, "Txiki Txoko" proiektua gauzatzeko zuzeneko dirulaguntza gisa.

Ekimen honen xedea da laguntza psikoedukatibo eta soziala ematea migrazio prozesuetan dauden emakumeei, eta, aldi berean, kontziliaziorako erantzun bat ematea emakume migratzaileei, beren haurrak zaintzeko eta artatzeko aukera izan dezaten, eta, hala, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidea errazago egin dezaten.

Udaltzaingoa

Tokiko Gobernu Batzarrak NUUK TECHNOLOGIES, SL enpresaren eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu du, Udaltzaingoaren Flex Control aplikazioa hobetzeko.

Hitzarmen honek 2 urteko indarraldia du, beste urtebetez luza daitekeena, ez dakar inolako kontraprestazio ekonomikorik, eta honako helburu hau du:
  • Multimedia-edukien banaketa hobetzea eta optimizatzea agenteei, Aginte-Postu Aurreratuari eta bideowallei.
  • Matrikulak detektatzea eta haien jarraipena egitea fabrikatzaile desberdinen kameren bidez.
  • Objektuak hobeto detektatzea (maletak, poltsak, etab.)

2024/04/30-an argitaratua