29. Gazteen Antzerki Topaketa (2017)
Maiatzaren 24an emango zaio hasiera, eta amaiera ekainaren 16an izango da
1988-89 ikasturtetik aurrera, Donostiako Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Gazteen Antzerki Topaketa antolatzen du.
Hasieratik ekintza honen
helburua, 14 eta 30 urte bitarteko hiriko gazteen antzerki talde ez profesionalak sustatu eta beren lana ezagutzera ematea izan da.
Horretarako, aurreko urteotan bezala, parte-hartzaileei aukera eskaintzen zaie beraien antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko, hirian ezagunak eta egokiak diren agertokietan.
Topaketak aukera paregabea dira parte hartzen duten gazteek beraien kultur ekoizpenen sormen eta difusio prozesuetan aurrera egiteko. Topaketaren bidez, esperientzia positibo, atsegin eta hezitzaile bat eskaini nahi da, parte-hartzaileen gaitasun sortzaile eta artistikoa elementu motibatzaile bihurtuz.
Aurten Gazteen Antzerki Topaketari
maiatzaren 22an emango zaio hasiera, eta amaiera
ekainaren 16an izango da. Sari banaketa, ekainaren 21an izango da Lugaritz Kultur Etxean.
2017ko BERRIKUNTZAK
- Talde berrien presentzia: Aurtengo Topaketan talde berriak ditugu, esaterako
AteneaASP (Gautena).
- Sari banaketa jaialdiko emanaldia Donostiako
Arte
Eszenikoen
Tailerreko ikasleen esku egongo da. Profesional bilakatu nahi horretan diharduten ikasleek, ikasturtean zehar landutakoa bildu eta taularatuko dute Lugaritzen ekainaren 21ean. Partaidetza hau oso positiboa eta motibatzailea suertatu daiteke, aurtengo Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu dutenentzat, eta aukera paregabea haien antzerki formazioan sakondu nahi duten horientzat.
AGERTOKIAK
Donostia Kulturaren lankidetzari esker, Lugaritz eta Egia kultur etxeetako eta Antzoki Zaharreko agertokiak erabili ahal izango ditugu antzezlan guztiak aurkezteko.
Kontadores Gazte Zentroa erabilgarri egon da talde parte-hartzaileek, sorkuntza eta entsegu prozesuak aurrera eraman ditzaten. Hainbat taldek haien lanak bertan entseatu dituzte, eta han egin dituzte ere antzezlanen lehen emanaldiaren aurrekoa.
KATEGORIAK
Taldekideen batez besteko adinaren arabera, bi kategoria bereizten dira:
Junior maila: taldeko partaideen adina 14-18 urte bitartekoa denean.
Senior maila: taldeko partaideen adina 18-30 urte bitartekoa denean.
Irizpide honen arabera, aurten:
- 5 antzezlan, senior mailan egongo lirateke.
- 7 antzezlan junior mailan egongo lirateke.
PARTE-HARTZAILEAK ETA ANTZEZTUKO DIREN OBRAK
Deialdia, parte hartzera gonbidatuz,
hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu zitzaien otsailean.
Aurkeztutako taldeen artean, ondoren aipatuko direnak sailkatu dira, eta guztira
150 gazte inguru eta
12 antzezlan biltzen dituzte. Hauetatik, 7 Antzoki Zaharrean antzeztuko dira, 1 Lugaritzen eta 4 Gazteszenan.
Antzeztuko diren 12 obretatik, 7 euskaraz izango dira, beste 4 gaztelaniaz eta antzezlan bat euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da.
SAILKATUTAKO TALDEEN ZERRENDA
- Binahi Antzerki Eskola (2 talde) - Donostia
- Zurriola Antzerki Eskola ( 2 talde) - Donostia
- Santo Tomas Lizeoa (2 talde) - Donostia
- La Rata India Antzerki Laborategia - Donostiako Deustu Unibertsitatea
- Hamaika Buelta -Pasaia
- Trikiñuela – Bilboko Deustu Unibertsitatea
- Txiribuelta Antzerki Taldea - Oiartzun
- Santzak Antzerki Taldea- Oiartzun
- AteneASP (Gautena) – Donostia
SARRERAK:
Sarrerak 3 €-tan egongo dira salgai antzokietako leihatiletan. Taldeka joan nahi duten ikusleek sarrerak erreserbatu ditzakete Gazteriako telefono honetara deituta 943 48 19 09.
TALDE GUZTIENTZAKO SARIAK:
Talde guztiek jasoko dute bere antzezlanari dagokion
leihatilako diru-sarrera oso-osorik.
Bestalde, antzezlan guztiak
bideoz grabatuko ditu profesional batek, eta talde bakoitzari bere antzezlanaren bideo kopia bat banatuko zaio. Material hau, taldearen sustapen lanak errazteko baliagarri suerta daiteke.
Bestalde, talde bakoitzak
200 € jasoko ditu, antzezlanaren prestaketan sortutako gastuen konpentsazio moduan: material erosketak, ekipamendu alokairuak, garraioa etab.
AZKEN FESTA ETA SARI BANAKETA
Ekainaren 21ean, amaiera emango zaio Topaketari,
Lugaritzen egingo den
festarekin.
6 sari hauek banatuko dira Topaketan parte hartu duten taldeen artean:
JUNIOR KATEGORIA
Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak .
Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak
Eszenaratze onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak
SENIOR KATEGORIA
Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak
Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak
Eszenaratze onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak
KARTELAREN DISEINUA:
Aurtengo kartela osatzeko, Usandizaga Ikastetxean publizitatean goi mailako zikloa ikasten ari diren ikasleek parte hartu dute. Aurkeztutako guztien artetik,
Anna Schimpf-ren lana aukeratu da aurtengo irudia izateko.
Aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira Lugaritz Kultur Etxean egingo den
erakusketa batean (maiatzaren 24tik ekainaren 21era arte).
INFORMAZIOA
Programazio osoa webgunean egongo da eskuragarri (
Esteka honen bitartez). Bestalde, kultur etxeetan, kiroldegietan, liburutegietan, tabernetan, eskoletan, etab. 4.500 liburuxka eta 200 kartel banatuko dira.
2017/05/18-an argitaratua