Apirilak 7-Maratoi Erdia: trafiko mozketak eta Dbus aldaketak

9:45etik, gutxi gorabehera, 12:30ak arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igande honetan, hilaren 7an, Maratoi Erdia itzuliko da Donostiara bere 23. edizioa ospatzeko. Ibilbideak hiriko kale nagusienak zeharkatzen ditu, eta ondorioz, trafikoa etengo da Erdialdean, Grosen eta Antiguan, batez ere 9:45etik 13:00ak arte gutxi gorabehera. Dbus zerbitzuetan ere eragina izango du lasterketak eta aldaketak izango dira ibilbide eta geltokietan.

Bi distantziako lasterketa (21k eta 10k) 10:00etan abiatuko da Boulevardetik.

Eraginak

  • Irteera eta helmuga Boulevardean izango dira eta, beraz, 6:30etik 14:00etara, zumardi hau itxita egongo da Legazpi kaletik Hernani kaleraino.
  • Kontxa pasealekua 9:45etik 12:30era itxiko da.
  • Lasterketako ia errepide guztiak konoz beteak egongo dira eta beraz, ibilgailuak eta korrikalariak aldi berean egon ahal izango dira

Dbus


10:00etatik 12:00etara Dbuseko autobusetako bidaiak dohainik izango dira erabiltzaileentzat, lasterketagatik eraginak izango dituzten lineetan. Korrikalariek, udaleleko autobusetan doako sarbidea ere izango dute dortsala aurkeztuz 7:30etik 13:30era.

Kontsultatu ibiilbideen eta geltokien aldaketak iganderako, Dbusen webgunean.

Lasterketaren ibilbidea: 2 buelta





Boulevard - Hernani (autobus-erreia) Andia - Miramar; Askatasunaren hiribidea (Urbieta eta Easoko tartea); Easo; Zubieta (autobus-erreia); Kontxa pasealekua; Antiguako tunela; Zumalakarregi (ezkerreko erreia); Tolosa (ezkerreko erreia); biraketa Ibaeta plazan ; Tolosa (ezkerreko erreia); Zumalakarregi (ezkerreko erreia) ; Antiguako tunela; Kontxa pasealekua; San Martin; Foruen pasealekua (eskuineko erreia); Espainia plaza; Argentinar Errepublika (eskuineko erreia); Zurriola zubia; Zurriola hiribidea (ezkerreko erreia); Nafarroa hiribidea; biraketa José Aranan; Nafarroa hiribidea; Zurriola hiribidea (autobus-erreia); Zurriolako zubia (autobus-erreia); Erregina Erregeordearen kalea (autobus-erreia); Boulevard.

09:45ak aldera trafikoa itxi ondoren kontsultatu auzoetarako sarrerak eta irteerak

Autobusak

Bestelako autobusetako ibilbide eta geralekuetan aldaketak egingo dira ere: Ekialdebus eta Lurraldebus.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/04/04-an argitaratua