Bidebietako Haurtxokoa eta Gaztelekua Txanpontxo Jaietan

Hainbat ekintza auzoko jaietako programan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Hurrengo egunetan, Bidebietak auzoko jaiak ospatuko ditu, Txanpontxo Jaiak. Osatu den programan, bai Haurtxokoak eta baita Gaztelekuak ere haur eta nerabeei zuzenduriko ekintzak antolatu dituzte.


Ostegunean, maiatzak 11, 17:30etik aurrera Txanpontxoren jaitsieran izango dira, Guardaplata bidean. Ondoren, 18:30ean Txanpontxoren txanponak gordetzeko itsulapiko tailerra antolatu du Haurtxokoak Bidebieta parkean.

Ostiralean, maiatzak 12, “Haur eta Gazteen eguna” izango da. Hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Allende Parkean 17:30etik aurrera: photocall-a, gladiatore eta euskal mitologia puzgarriak, haur eta gazteentzako jolasak... Eguna amaitzeko, 19:00etan, txokolate festa eder bat gozatzeko aukera egongo da.

Festetako azken ekintzak larunbatean, maiatzak 13, burutuko dira Haurtxoko eta Gaztelekuari dagokionez. 17:30ean Haurtxokoaren eskutik Irrien Lagunen ikuskizuna izango da frontoian, eta Gaztelekuan, ordu berean, “Txanpontxoren jolasarekin” ongi pasatzeko aukera egongo da.


Auzoetako jaietan ongi pasa eta gozatzeko aukera ezin hobea Haurtxoko eta Gaztelekuaren eskutik!

2017/05/10-an argitaratua