Donostia.eus - [Berria] Kontseilu Sektorialak martxan daude jada

Logo Ayuntamiento

Kontseilu Sektorialak martxan daude jada

Lankidetza, Euskara, Berdintasuna, Mugikortasuna eta Ingurumen Kontseiluek eratze bilkurak ospatu dituzte

Aurreko legegintzaldian Udalbatzarrean onartu ziren 7 Kontseilu Sektorial hauen Arautegi berriak.

Arautegi berriak onartzeak Kontseilu hauek desegitea ekarri zuen (Memoria Historikoarena izan ezik, 2015eko otsailean eratu zelako) , azaroan Udalak Kontseiluak eraberritzeko 6 eratze bilkura egin ditu, eta horrekin batera partaidetza organo iraunkor hauek berriz martxan jartzeko pausu garrantzizkoa eman da.

Kontseiluak dira hiriaren eguneroko eraikuntzan lan egiten duten eragileentzako elkar ezagutza eta aitortza errazteko gune dira: bertako kide dira Udal Gobernua, plenoa osatzen duten gainontzeko udal taldeetako ordezkariak, antolatutako herritarrak, beste erakundeak, eragile publiko eta pribatuak, herritar norbanakoak eta teknikariak, azken hauek bozkatzeko eskubiderik gabe, . Kontseiluak lan konpartiturako esparru sektorial partekatuak dira.

Kontseiluak berriz martxan jartzeko prozesu honetan 139 entitate eta kolektibo inguru hartzen ari dira parte, eta 18 herritar norbanako.

Gizon eta emakumeen partaidetza duten kontseiluen artean, %56 gizonezkoa da eta % 44 emakumezkoa.


Lankidetza Kontseilua

Herri Partaidetza Zerbitzuko webgunean zentralizatzen da Kontseiluei buruzko informazio guztia: araudiak, kideak, bilkuren egutegia... Bilkuren aktak ere argitaratuko dira webgunean.

Kontseilu bakoitzaren ibilbidea eta Araudia ezagutzeko:


Ingurumen Kontseilua

KONTSEILUAK, PARTAIDETZA ORGANO IRAUNKORRAK

Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkorrak dira.

Kontseiluek Helburu hauek dituzte:
  • Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea.
  • Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea.
  • Kontseiluko kide diren entitate eta kolektiboen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea.
  • Elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea, eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.

Kontseilu bakoitzak bere helburu eta funtzio tematikoak ditu ere, Araudian zehazten direnak

Kontseiluetako Lehendakaritza Alkateari dagokio, baina arloko zinegotzi delegatuaren esku utzi dezake. Lehendakariordetza herritarren elkarteetako kide batek betetzen du.

Kontselu bakoitzak urtero gutzienez 3 bilkura egin beharko ditu: Kontseiluko egutegia eta urte bakoitzeko jardueren plana proposatzea Batzorde Iraunkorrari dagokio, eta bertan Udal Gobernuko kideak, Lehendakariordeak eta bilkuran hautatutako bost bokalek gehienez parte hartu ahal izango dute.

Mugikortasun Kontseilua

2015/11/16-an argitaratua