Donostia.eus - [Berria] Aldaketak Intxaurrondoko Haurtxokorako eta Gaztelekurako sarbidean

Logo Ayuntamiento

Aldaketak Intxaurrondoko Haurtxokorako eta Gaztelekurako sarbidean

Hurrengo asteartetik aurrera, urtarrilak 10


Intxaurrondoko Kiroldegian eta Kultur Etxean egin diren obren ondorioz, bertako Haurtxokorako eta Gaztelekurako eguneroko sarbidea atzeko atetik egin behar izan da. Obra horiei amaiera eman zaie eta urtarrilaren 10etik aurrera, asteartetik ostiralera, Haurtxokorako eta Gaztelekurako sarbidea Kultur Etxeko ate nagusitik egingo da. Larunbatetan atzeko atetik izaten jarraituko du.

Etor zaitez Haurtxokora eta Gaztelekura ongi pasatzera!

www.donostia.eus/Haurtxokoak
www.donostia.eus/Gaztelekuak

2017/01/04-an argitaratua