Udalak irudi korporatiboa berritu du

Logotipoak erakundearen ikurra berritzen du eta protagonismo gehiago ematen dio hiriaren izenari.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak bere irudi korporatibo berria aurkeztu du gaur, hain zuzen ere, Udalarekin zerikusia duten jarduerak, zerbitzuak, eraikinak eta seinaleak identifikatzeko balioko duen irudi berria.

Logotipoa Toya Huercanos zuzendutako TD Grafica enpresak egin du. Enpresa horrek irabazi duen Udalak egin zuen irudi korporatiboa berritzeko lehiaketa publikoa. Marka berria definitzeko prozesuan bertsio ezberdinak landu dira eta hainbat profesional eta hiritarrekin kontrastatu da.

Donostiako alkate Eneko Goiak aurkeztu du irudi berria gaur. Eta irudiarekin batera eskuliburu korporatiboa, hain zuzen ere, udalaren euskarrietan, bai inprimakietan, bai digitaletan, bai seinaletan pixkanaka-pixkanaka aplikatzen joango den eskuliburua. Horren harian, Goiak esan du irudia berritu egiten dela eta garaiara moldatzen dela, betiere, hiriaren eta udalaren izaera galdu gabe. Aurreko logotipoa 80.hamarkadakoa zen eta egin zenetik ez da berritu.

Era berean, alkateak honakoa azpimarratu du: “Bilatu duguna segidakoa da: irudi modernoa, gaurkoa, garaikoa eta Udalaren zerbitzu eta arloei komunztadura emango dion irudia. Eta gainera, hiriaren irudia eta administrazioarena berarena indartzen lagunduko duena. Eta, horrenbestez, donostiarrek argi identifikatuko duten irudia”. Alkatearen ustez, logotipo berria hiriaren armarria errespetatzen du, hain zuzen ere, donostiarrek hainbeste maite dugun armarria.

Diseinuaren oinarria Udalak azken hiru hamarkadetan erabili duen irudia izan da. Eta irudi horrek hiriaren armarri ofiziala du oinarri. Gogoratu behar da, hiriaren armarri ofiziala 1949.urtean onartu zela eta Donostiaren armarri originala duela oinarri: itsas-ontzi urdina, zilar-koloreko ur uhinak, koroa eta segidako hitzak: “Por fidelidad nobleza y lealtad ganadas”. Bertsio berrian osagai nagusiak (itsas-ontzia, uhinak eta koroa) mantendu dira, betiere, diseinu moderno eta minimalista batekin berrituz. Bertsio bikroma egin da eta, bertan, Donostiako banderaren kolore urdina eta txuria lehentsi dira. Grafikarekin batera, hiriaren izenari indarra eman zaio bi hizkuntzetan eta logotipoaren erdigune izatera pasa dira. Eta horrek guztiak irudi gaurkotua, modernoa eta apala ematen du, eta hiriaren eta erakundearen izaera sintetizatzen ditu.

Irudi korporatiboaren eskuliburuak honakoa zehazten du: “Logo berriaren oinarria da itsas-ontziaren sinplifikazioa eta ordena, ezagunagoa egiteko. Armarriaren oinarria indartzen da uhin bakar batekin eta koroa forma berrietara egokitzen du. Kurba txikitzen du eta marra kopurua gutxitzen du”.

Udal administrazioaren modernizazioa



Irudi berriaren aurkezpena Lehendakaritza eta Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntza departamentuaren prozesu handiago baten barruan dago. Eta helburua honakoa da: udal administrazioa eta administrazioaren eta hiritarren arteko harremana hobetzea. Hortaz, legealdiaren lehendabiziko hilabeteetan hausnarketa estrategikoa egin da eta, prozesu horretan, administrazioaren hainbat arlo aztertu dira, hain zuzen ere, berrikusi eta hobetu behar diren hainbat arlo. Eta horietako bat Udalak hiritarrekin izan behar duen komunikazioa eta harremana da, eta hiritarren udalarenganako pertzepzioa.

Hortaz, prozesuak segidako ondorioa izan du: beharrezkoa da irudia berritzea eta batzea, izan ere, azken urteetan udal administrazioaren barruan hainbat marka eta logotipo sortu dira, hain zuzen ere, komunztadurarik ez duten logoak eta markak, eta ondorioz, ez dira administrazioarekin lotzen. Eta prozesu horren emaitzak irudi berria eman du. Lehendakaritza zinegotzi Juan Ramon Vilesek esan du, irudia apala, modernoa, eta hiritarrentzako identifikagarria dela. Uste dugu hiritarrek berea egiten lagunduko duela.

Vilesek azaldu duenez, bilatu dena da ikuspegia aldatzea eta Udalaren irudia eta hiriaren izena indartzea, betiere, hiritarrei ematen zaien zerbitzua kontuan hartuta, hain zuzen ere, arloa ezberdindu gabe erakundeak ematen duen zerbitzua dela kontuan hartuta.

Irudi berria aplikatzeko prozesua pixkanaka-pixkanaka egingo da eta denboran luzatuko da modu naturalean eta udal diru-kutxarentzako arrazoizkoa izan dadin. Beraz, hainbat fase ezarri dira prozesua egiteko: lehenik, euskarri inprimatu eta digitalak aldatuko dira; eta ondoren, departamentuen produkzio beharrak, eraikin ofizialen seinaleak, eta udal langileen arropa eta beste hainbat hiri-elementu (estolderiaren tapak, kale-izenen plakak, etabar).

2017/04/25-an argitaratua