Arroka: jendaurreko bilera irekiak

Otsailaren 28an Frontoiaren proposamena aurkeztu zen eta martxoaren 2an Plaza proposamena aurkeztuko da, 19:00etan Easo Kaleko 'Suhiltzaileen' egoitzan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

ARROKARI BURUZKO PARTAIDETZA PROZESUA



Donostiako Udalak herri partaidetzako prozesu bati ekin dio, Arrokarako bi proposamenak kontrastatzeko: plaza edo frontoia.

Helburua, diren proposamenen gaineko informazioa eman eta inguru hartako bizilagunen iritzia jasotzea da.

AUZOTAR GUZTIENTZAKO IREKIAK IZANGO DIREN AURKEZPENAK


  • otsailaren 28an, frontoiaren gaineko proposamena aukeztu zuen Amara Bai Auzo Elkarteak 50 bizilagunen aurrean.
  • Martxoaren 2an plazaren gaineko proposamena aurkeztuko da.

Bi aurkezpenak Suhiltzaileen egoitza izandako lokaletan egingo dira, 19:00etan.





Aurkeztutako bi proposamenak aurre-proiektu mailakoak dira. Beraz, irabazten duen proposamenarekin, lan kolektibo bat egingo da gero auzoan, aurre-proiektua garatu eta proiektu bihurtzeko.

Partaidetza prozesuaren barne beste ekimen hauek ere egin dira:
  • Otsailaren 23an Amarako elkarteekin aurkezpen bilera bat egin zen prozesua eta bi proposamenak aurkezteko.
  • Erakusketa oihalak jarri dira Arrokako gaur egungo Frontoian eta Easo Plazako kioskoan, bi proposamenei buruzko informazioarekin.




POSTA BIDEZ IRITZIA EMATEKO PROZEDURA



Bi proposamenen inguruan posta bidez eta doan iritzia emateko aukera izango dute Arroka inguruko biztanleek martxoaren 8tik 19ra bitarte.
  • 16 urte baino gehiago dituztenak 2017ko martxoaren 7rako (egun hori barne)
  • San Roke, Lizarra, Osasuniturri, Autonomia, Arroka, Amara eta Amara Gaineko kaleetan eta Easo eta Arroka plazetan erroldatuta daudenak

2.558 auzotarrek izango dute iritzia emateko aukera.

Lehenik bi aukerei eta otsailaren 28ko eta martxoaren 2ko bilera publikoei buruzko informazioa jasoko dute bizilagun hauek.

Ondoren, bigarren bidalketa batean gutun pertsonalizatu bat jasoko dute. Bertan, proiektu bakoitzari buruzko azalpenak aurkituko ditu eta boto-txartela ere jasoko du, bi aukerekin.

Iritzia eman nahi duenak, bere aukera markatu ondoren boto-txartela sobre batean sartu eta beste sobre batean sartuko du, barra-kode bat duena.

Barra kodea duen sobre horrek bidalketa gastuak aurrez ordainduta ditu, ez du beste zigilurik behar, eta edozein postontzitan sartu behar da martxoak 19 baino lehen.

BERMEAK: kode horrek auzotar bakoitza identifikatzeko balio du eta bozka ez errepikatzeko garantia izango da, baina aldi berean bozka ematen duten eta ez dutenen anonimotasuna bermatua egongo da, ez Udalak eta ez posta bidezko iritzia emateko prozesuaz arduratzen den enpresak ezingo dutelako jakin nor dagoen barra-kode bakoitzaren atzean.



 

KONTAKETA



Kontaketa 21ean egingo da Udaletxean, eta bertan egoteko aukera edukiko dute talde politiko guztien ordezkariek eta Amara Bai Elkarteko kideek.

PROIEKTUAREN GARAPENA



Gehiengoa lortzen duen aukera zein den jakin eta gero ere, parte-hartze prozesuak aurrera jarraituko du: auzoan lan kolektibo eta sortzailea egingo da aukeratutako proiektua zehazte aldera,aurre-proiektua garatu eta proiektu bihurtzeko, eta ondorioz aukera irabazlea zein den gorabeheraauzotar guztiek parte hartu ahal izango dute azken diseinuari begira.

2017/02/28-an argitaratua