Giza Liburutegiak 2017: pertsona bat, liburu bat

Elkarrizketa gurutzatuak kulturartekotasuna bultzatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Martxoaren 21ean, Xenofobia eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, kultura desberdinekin lotutako bost pertsona liburu bihurtu dira haien istorio eta bizipenak partekatzeko.

Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Bulegoak eta + 55k antolatu dute, hainbat elkarterekin batera, kulturen arteko bizikidetza eta ezagutza sustatzeko ekimen hau. Bigarren urtea da San Telmo museoan antolatzen dela, eta aurten, bost gunetan oinarritutako dinamika batean garatu da. Gune bakoitzaren ardura jatorri eta kultura anitzeko elkarte batek hartu du, eta hizlariek kultura jakin bati buruzko istorio edo bizipenak azaldu dizkiete parte hartzaileei. Horren ostean, elkarrizketa gurutzatuak, eta solasaldi interesgarriak sortu dira.

Hogeita hamar lagun inguru gerturatu dira topaketara, eta elkartekideek, entzuleek zein antolatzaileek oso modu onean baloratu dute jarduera; bai elkarteen inplikazio eta lan onagatik, eta baita parte hartzaileen artean piztutako interesarengatik ere.

Honako talde eta elkarteek hartu dute parte aurtengo edizioan: Atisha Tibetar Kultur Elkartea, Haurralde Fundazioa, Jatorkin, Kamelamos Adiquerar, Ongi Etorri Eskolara.

Hauek izan dira kontatutako istorioen izenburuak: “Jama Zopa, preso tibetarra”, “Tango-Lunfardo, ametsak eta itxaropenak”, “Bidegurutzean bizi”, “Zanpatzaileen aurkako matxinada”, “Nire bizitza Txinan”.

2017/03/23-an argitaratua