Eduardo Chillida 100 URTE

Egitaraua zabala urteurrena ospatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Duela 100 urte, 1924ko urtarrilaren 10ean, Eduardo Chillida jaio zen Donostian.

Biografia, obrak eta mendeurrenaren egitaraua

Eduardo Chillida Juantegui, XX. mendeko artista donostiar unibertsal eta eraginkorrenetako bat, 1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen eta, bere bi anaiekin batera, Donostiako erdigunean bertan dagoen Zaragoza plazako etxe batean hazi zen, Kontxako hondartzatik metro gutxira.

Ba al zenekien 19 urterekin Realeko atezaina izan zela eta zaleek "Katu" esaten ziotela salto egiteko zeukan bizkortasunagatik? Belauneko lesio batek futboletik apartatu zuen eta agian, horri esker, gaur egun ezagutzen dugun artista bihurtu zen.

Haizearen orrazia Donostiako ikonoa
Haizearen Orrazia, Kontxako baranda bezala, Donostiako ikonografiaren zati bihurtu da; eta ez da gutxiagorako. Ziur asko, Donostiako Haizearen Orrazia izango da euskal eskultorearen lanik ezagunena.

Baina ez da hirian dagoen bakarra, badira Chillidaren beste artelan gehiago, Flemingen monumentua eta Besarkada eskultura esaterako.

Mendeurrena ospatzeko egitaraua
Urte osoan eta munduko hainbat txokotan, hamaika ekintza antolatuko dira mendeurrena ospatzeko. Horretarako, egitarau zabala prestatu da: erakusketak, argitalpenak, ikus-entzunezko proiektuak, hezkuntza-proiektuak, ekitaldi akademikoak.

Egitaraua eta informazio gehiago: Chillida 100 urte Sansebastian Turismoan.

Chillidaren artelanak Donostian

Ezagutzen al dituzu? San Telmo Museoaren Donstiako Eskulturen Atlasean kontsultatu ditzakezu.


Eduardo Chillidaren mendeurrenaren webgune ofiziala

2024/01/22-an argitaratua