Tokiko Gobernu Batzordearen akordioak

Mons-Intxaurrondoko adinekoentzako etxebizitzak, Radar finkoa, Oporretan euskaraz, Haurtxoko y Gaztelekuak, Zubietako plan Energetikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Mons-Intxaurrondoko adinekoentzako etxebizitzak


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du UTE Lagunduz 2 S.L – Fundación Salud y Comunidad-i esleitzea Mons-Intxaurrondoko adinekoentzako etxebizitza komunitario publikoen zerbitzuaren kudeaketa. Bertan, autonomoak diren adinekoei zein mendekotasuna duten adinekoei (1.maila) ematen zaie zerbitzua. Kontratuaren iraupena hiru urtetakoa da eta beste hiru urtez luzatu daiteke.

Etxebizitza bakoitzaren prezioa segidakoa da: pertsona bakarra mantenuarekin 30,10 € eguneko; pertsona bakarra mantenurik gabe 25,93 € eguneko. Kontratuaren prezioa 417.119,50 eurokoa da.

Radar finkoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du segidako kontratuaren espedienea: Donostian trafikoa kontrolatzeko kabina eta bide-anitzerako zinemometro bat ekartzeko, montatzeko, lotura egiteko eta homologatzeko. Radar honen kostua 58.116,79 eurokoa izango da eta Federico Garcia Lorca kalean jarriko da.

Oporretan euskaraz


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du segidako kontratuaren espedientea: Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatzeko eta aurrera eramateko zerbitzuen kontratua. Iraupena bi urtekoa izango da eta beste bi urtez luzatu ahal izago da. Kontratuaren prezioa lehendabiziko urtean 184.084,33 eurokoa izango da eta bigarren eta gainerako urtetan 196.184,33 eurokoa.

Haurtxoko y Gaztelekuak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu segidako udal haurtxoko eta gazteleku sarearen zerbitzuen kontratuaren aldaketa: Aiete, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene, baita Etxarriene zentroarena ere. Aldaketak balioko du 2017/03/22 – 2017/06/30 eperako, eta orduan kontratua %0,8455 handituko da, 8.307,66 euro arte.

Kontratuaren aldaketa oinarrian jasota dago. Bertan, adierazten da kontratua %30 aldatu daitekeela, baldin eta Haurtxoko eta Gazteleku berriak edo beste zerbitzu batzuk sartzen badira, edo baldin eta behar berriak azaltzen badira.

Horiek horrela, eta kontuan hartuta Egiako Udal-haurtxokoan sortutako behar berriak, non eta astean 19 ordu gehiagoko zerbitzua ematen den, izan ere, beste langile bat lanean hasi da. Hori dela-eta, kontratua aldatu da.

Zubietako plan Energetikoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Usurbil eta Donostiako udalen arteko hitzarmenaren testua. Bertan, Zubietako plan Energetikoa aurrera eramateko baldintzak ezartzen dira. Horrenbestez, Donostiako Udalak 12.500 euro bideratuko ditu Zubietan ekintza plana egiteko eta, bertan, energia berriztagarrien gaineko azterketa egongo da.

Behin Zubietako Herri Batzarraren eskaria ikusita – bertan, bi udalerritako ordezkariak daude –, non eta Usurbil eta Donostiari adierazi diete interesa dutela burujabetza energetikoan eta energia-berriztagarrietan, bi udalerriek beharrezkoa ikusi dute hitzarmena egitea Zubietako plan energetikoa egiteko oinarriak eta irizpideak ezarriz.

Gogoratu, Donostia eta Usurbilek sinatu zutela 2008an Klimaren Aldeko Alkateen Ituna, eta bertan, berea egin zutela energia-eraginkortasuna eta energia-berriztagarrien erabilera sustatzeko ardura. Eta, horretarako, udalerri bakoitzak energia-jasangarriaren aldeko ekintza plana du.

2017/03/21-an argitaratua