Gizarte bateratzaile baten aldeko XVI Kriskitin Lasterketa

Larunbata, maiatzaren 27 eguerdiko 12:00etan burutuko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


BIHAR, larunbata, maiatzaren 27 eguerdiko 12:00etan “gizarte bateratzaile baten aldeko” XVI Kriskitin Lasterketa burutuko da Donostiako Kursaaleko inguruan. Lasterketari hasiera emango zaio Donostiako Kursaaleko parkingetik abiatuz eta Zurriolako hondartzako pasealekuan amaituz.

Helburua edonork ibilbidea bete ahal izatea da, adina edota baldintza fisikotaz gain, burutzea bait da helburua nahiz eta oinez egin. Parte hartzaile orok eramangu du soinean antifaza. Binaka burutuko du ibilbidea, batek gidari lanak egingo ditu eta elkarren artean soka batez helduta joango dira. Sokan kriskitina, eta haren zarata entzungai.

Materialea aldez aurretik banatuko da Kursaaleko inguruan jarriko diren postutan. Behin lasterketa amaituta elastikoak izan ezik gainontzeko materiala itzuliko da. XVI “Gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketak Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, DYA, Coca Cola eta Pastas Arruabarrenaren laguntza jaso du.

Lasterketari buruzko xehetasunak eman dituzte Aitziber San Román, Donostiako Gizarte Ekintzako zinegotzia; Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua, Javier Dominguez, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko Presidenteak eta Miguel Angel Aizpurua, Donostiako ONCEko Ajentziaren zuzendariordeak

Urrezko kriskitina 2017


ONCEk Urrezko Kriskitina emango dio KEMEN Kirol Elkarteari bere hautagaitza izan baita online bozkatuena Kirolaren bitartez ezgaitasuna duten pertsonen integrazioaren alde egiten duen lanarengatik. Eskuzabaltasunez 23 urte baino gehiago daramatzate lanean.Kirol ekintzak, boluntarioentzako eta pertsona ezgaituentzako ikastaroak, sentsibilizazio jardunaldiak, e.a antolatzen dituzte.

2017/05/26-an argitaratua