San Joan eguna dela eta, gure hirian egingo diren jardueren aurkezpena egin da gaur goizean udaletxean. Ohikoa den Udal agintarien Soka Dantza, ekainaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Konstituzio plazan ospatuko da. Soka Dantzan, alkateak, udal-zinegotziek, Goizaldi taldeko dantzariek eta Udaleko Txistulari Taldeak parte hartuko dute.
Halaber, hiriko auzo desberdinetan antolatzen diren San Joan suak ere aurkeztu dira.
Dbus-ek auzoetara doazen autobus zerbitzuen ordutegiak 1:00ak arte luzatuko ditu, irteera gehigarriak Boulevard-etik izango direlarik. Irteera gehigarriak izango dituzten lineak ondorengoak dira: Informazio osoa ikusi (pdf)