Donostiako DUM Foroaren lehen emaitzak

Helburua da, hirian Merkantziak Distribuitzeko hobenkuntzak egitea.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
DUM Foroa duela hiru hilabete jarri zen martxan. Donostiako Udalak eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak bultzatu duten parte-hartzea guneak lehendabiziko emaitzak eman ditu. Foroak 29 pertsonek osatzen dute, hain zuzen ere, hirian merkantzien banaketa-prozesuetan murgilduta dauden eragile nagusiek.

Foroa azaroaren 30ean jarri zen martxan eta bere lehendabiziko lana izan da hirian merkantziak banatzeko egoerari buruzko diagnostiakoa egitea. Ikerketaren abiapuntua segidako 4 erronkek osatzen zuten: ingurumenean eta jasangarritasunean hobekuntzak; banaketaren sektoreari aplikatutako eredu berrien edo teknologia berrien erabileraren gaineko hobekuntzak; merkataritza elektronikoaren hazkunde progresiboari aurre egiteko hobekuntzak; eta karga eta deskarga egiteko plazen gaineko hobekuntzak. Eta erronka horien azterketaren ondorioz, lehentasunezko 13 ekintza identifikatu dira.

Lehenbailehen martxan jartzeko 11 ekintza
Teknologia berrien erabilerari buruz, behin aztertuta kontrol kamerek edo sakelako telefonoetako aplikazioek suposatzen duten aukera, foroak uste du egokiena dela eta, beraz, lehenetsi behar dela banaketa eredu berriak aztertzea.

Zehatzago esanda, behin hainbat aukera aztertuta (Hernani kalea, Boulevard, Urbieta, Zurriola…) eta hiriak dituen mugak kontuan hartuta, ezin direla bide berriak edo erabilera anitzeko guneak – gune horietan erabilerak uztartzen dira orduaren arabera: karga eta deskarga, auzotarrentzako aparkalekua, ibilgailuen trafikoa, oinezkoentzako gunea… -. Aitzitik, aztertuko da hiri plataforma txikien erabilera (ekintza 1: merkantziak banatzeko zentro txikiak, bertatik gertuko banaketari ekiteko – azken milla delakoa – eta, ondrioz, hiri-barrura sartzen diren ibilgailuen kopurua eta tamaina gutxituko da).

Merkataritza elektronikoa erronka bat da hirientzat. Izan ere, ordutegien beharrak eta etxeetara egiten diren entregatzeen kopurua handitzen dira. Egoera horri erantzuteko proposatuko da saltokiak erabiltzea entregatzeko gune bezala (2.ekintza).

Hiriko karga eta deskargaren egoerari buruz, diagnostikoak hainbat ekintza proposatzen ditu. Kanpaina bat martxan jarriko da jarduera horretara bideratutako guneen ezagutza hobetzeko (3.ekintza), eta horretarako kokapenak eta erabilera arautzen duen araudia ezagutzera emango dira. Gainera, segidako aktuazioak egingo dira: karga eta deskarga guneetan daduden edukiontziak kentzeko hainbat jarduera (4.ekintza); eta desgaituentzako aparkatzeko lekuak lekuz aldatzea aztertuko da intentsitate handiko banaketa lekutan (5.ekintza), betiere, legeak ezartzen duen desgaituentzako aparkaleku kopuruaren ratioa betez.

Eremuei dagokienez, Ronda kalea eta Kolon pasealekua hobetuko dira eta, horretarako, hainbat pibote kenduko dira eta beste hainbat edukiontzi lekuz aldatuko dira (6.ekintza). Era berean, Prim kalearentzat eta Antso Jakitunaren hiribidearentzat hainbat aukera aztertuko dira (7.ekintza), baita Zurriola hiribideko autobusen geltokiak aprobetxatzeko aukerak ere (8.ekintza). Bestalde, banatzeko formula berriak bilatuko dira Alde Zaharrerako (9.ekintza), eta taberna zein saltokien biltegietarako sarrerak nork arautzen dituen aztertuko da (10.ekintza), baita ordutegiak luzatzeko eta auzora sartzen diren ibilgailuen tamaina aztertuko dira ere (11.ekintza), betiere, kontuan hartuta Alde Zaharrean 6.000 donostiar bizi direla.

Ikerketak hainbat neurri sustagarri aztertu ditu, besteak beste, ibilgailu garbiek autobusentzako bidea erabili izatea (ekintza ez da onartu). Dena den, segidako ondorioa atera dugu: ekintzak bideratu behar dira ibilgailu kutsakorrak ez erabiltzera. Hirian banaketa errazteko neurriak bilatu behar dira, baina beti, garraio publikoa kaltetu gabe.

2017/03/31-an argitaratua