Ekialdeko Barrutiak eta Udalinfok bulego berriak izango dituzte Altza auzoan

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu dituen beste gai batzuk: Ulia, Prim 10, Salaketen kudeaketa telematikoa, Txapiñene plaza, ...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bulegoaren planoa



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Udalinfo eta Ekialdeko Barrutirako lokala Altza auzoan egokitzeko egikaritze eta jarduera proiektua, 346.292 euroko aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko egikaritze epearekin.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, “jarduera honi esker, Ekialdeko Barrutiak eta Udalinfok bulego berriak izango dituzte Altzako erdigunean, irisgarriagoak, herritarrei zerbitzu hobea emateko”.

Proiektua Altza auzoko Jolastokieta Gainako erabilera sozialera bideratutako azaleraren zati batean garatzen da. Harrobieta plazako 17. atariari dagokion bizitegi eraikin isolatuaren beheko solairuan dagoen lokalaren hegoaldeko erdia hartzen du. Eraikin hori sortu berria da eta Txirrita Bertsolari kalearen mugakidea da. Proposamen honek 250 m2-ko jarduketa azalera du.

Bulego programa hau hainbat gunez osatuta dago:
  • Udalinfoko herritarrentzako arreta bulegorako areto bat, herritarrei arreta emateko 3 posturekin (44,40 m2),
  • Ekialdeko Barrutiko Batzarraren gobernu organoaren egoitzarako gune bat, bi bulego (22,60 m2 + 13.10m2) eta bilera eta batzar areto bat (71 m2), itzulpen gela (3,85m2) eta instalazio aretoa (13 m2) dituena.

Instalazioan erabilera publikoko bi komun (13,60 m2) eta langileentzako office bat (11,25 m2) daude.

Sarrerak Udalinfoko gunera ematen du zuzenean, langa baten bidez (10,60 m2). Bertan, bulego ordutegitik kanpo erabili ahal izango diren bi autotramitazio makina berri jarriko dira, ondoan kontrol gela bat dagoela (6,90 m2).

Uliako errepidea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Construcciones Zubieder SL enpresari esleitzea 124-126 eta 128 eraikinen parean Uliako errepidea berreraikitzeko proiektua gauzatzeko kontratua. Jarduketak 84.005 euroko aurrekontua du, eta bi hilabeteko egikaritze epea.

Prim, 10 eraikina


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Bilbo plaza 1 eta 2, Prim 10 eta Getaria 23 kaleetan dauden eraikinek osatzen duten Eskuhartze Unitatearen Xehetasu Azterlana. Prim kaleko 10. zenbakian dagoen eraikina birgaitzeko eta handitzeko asmoa dago, etxebizitza eraikin bihurtzeko. H

Salaketen kudeaketa telematikoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Estacionamientos y Servicios SAri salaketen eta salaketa akten kudeaketa administratiborako sistema telematiko bat hornitzeko kontratua esleitzea, 57.050 euroko aurrekontuarekin eta bi urteko egikaritze epearekin.

Txapiñene plaza


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Landa e Imaz SAri Txapiñene 1-3 inguruko plaza urbanizatzeko proiektua gauzatzeko kontratua esleitzea. Kontratuak 4 hilabeteko iraupena izango du eta 326.409 euroko aurrekontua.

Obrak bi zati nagusitan bereiziko dira:

  • plaza inpermeabilizatzea bere erorketekin eta uren ebakuazioarekin, komunitatearen kontura;
  • zoladurazko akaberak, ura biltzeko kanaletak, argiteria, barandak eta hiri altzariak, Udalaren kargura.


Instalazio fotovoltaikoak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du autokontsumorako 7 eguzki instalazio fotovoltaiko, banakakoak eta kolektiboak, 215 kW-koak, instalatu, legeztatu eta martxan jartzeko proiektua. Obrak egiteko aurreikusitako epea 6 hilabetekoa da, eta lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 330.384 eurokoa.

Honako eraikin hauetan 7 instalazio fotovoltaiko egitea proiektatu da:
  • Zuhaizti Aldakonea ikastetxea (66,6 kWp autokontsumorako)
  • Amara Berri Salaberria ikastetxea ( 27,9 kWp)
  • Aiete Ikastetxea (36 kWn)
  • Urdaneta eraikina (36 kWn)
  • Orixe Urgull ikastetxea (15 kWp)
  • Igeldo Ikastetxea (18 kWp)
  • Igarako Brigaden eraikina (15 kWp)

Jarduera honen bidez, instalazioek urtero 247.698 kWh ekoiztea espero da, 50.530 kg CO2 isurtzea saihestuz eta urteko fakturazio elektrikoan 40.776 euro aurreztuz. Horrela, 25 urteren buruan, instalazioak 1.306.000 euro aurreztuko ditu, elektrizitatearen prezioaren urteko % 2ko igoera kontuan hartuta.

Seinale horizontalak margotzea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Diez y Compañía SA enpresari esleitzea bide publikoan seinale horizontalak mantentzeko margoketa eta birmargoketa zerbitzuaren kontratua, 4 urteko egikaritze epearekin eta 80.000 euroko gehieneko aurrekontuarekin.

Egin beharreko lanak elementu hauek margotu eta berriro pintatzeko zerbitzua gauzatzea da: hiriko bide ardatzak, zeharkako marken seinaleztapena, pasabideak eta inskripzioak, seinaleztapen horizontala eta aparkatzeko ertzekoa eta erreserba publikoak administrazio emakidarik gabe.

Ibai Parkea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Ibai Parkea eta Lugañene pasealekua lotzeko proiektua, 188.581 euroko aurrekontuarekin.

Partaidetzazko Aurrekontuen ondorioz, Udalak proiektu hau garatzea erabaki du, Ibai Parketik datorren bide berriari jarraipena emateko. Horretarako, 2,50 m-ko zabalerako bi bidek osatutako lotura bat egingo du, oinezkoentzat eta bizikletentzat, hormigoizko oinarri baten gainean asfaltozko zoladura jarrita.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/02/08-an argitaratua