SUKALDANITZAK tailerretan izena emateko epea zabaldu da

Maiatzaren 13an izango da hiriko 9 elkarte gastronomikoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
"Sukaldanitzak" ekimenaren barnean, hiriko bederatzi elkarte gastronomikoetan gastronomia- tailerrak eskainiko dituzte kultura eta jatorri desberdinetako hainbat herritarrek. Tailer bakoitzean 10 plaza ireki egongo dira auzoko bizilagunek parte hartzeko.

Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko orria bete eta bidali kulturaniztasuna@donostia.eus helbide elektronikora edo deitu 943-481498 telefonora.

Izena emateko orria

Izena emateko epea apirilaren 10etik maiatzaren 4a arte zabalik egongo da (biak barne). Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da. Hurrenkeraren arabera joango dira lekuak betetzen.

Tailerrak 10:30ean hasiko dira parte hartzen duten elkarte gastronomikoetan, ondoren bazkari bat eskainiko da. Honako hauek ditugu tailer bakoitzean prestatu eta ondoren dastatuko ahal izango diren platerak:

- Romani Menua
- Marokoko Menua
- Ekuadorreko Menua
- Menu Eslaviarra
- Kongoko Menua
- Mexikoko Menua
- Ingalaterrako Menua
- Ukrainako Menua
- Bolibiako Menua

2017/04/10-an argitaratua