Donostia.eus - [Berria] Pixoihal berrerabilgarrien kanpaina berria

Logo Ayuntamiento

Pixoihal berrerabilgarrien kanpaina berria

Eskatzeko epea dagoeneko irekita dago

2011. urtean, Udalak, haurtxo batek pixoihal zabor tona bat inguru sortu zezakeela jabetuta “Donostiako haurrek: zero zabor" kanpaina martxan jartzea erabaki zuen, pixoihal berrerabilgarriei esker, sortzen ziren hondakinen kopurua murrizteko asmoz eta aldi berean, baliabide naturalen kontsumoa gutxitzeko intentzioarekin. Pixoihal hauek erabiltzeak, urtean, haurtxo bakoitzeko, 2.000 pixoihal komertzialak kontsumitzea ekiditen du. Honek, 420 kg zabor murriztea suposatzen du, hau da, hiri hondakinen % 2 eta 3 artekoa.

Proiektua martxan jarri zenetik, 108 familia baino gehiago dira, beraien jarrerari esker, gure hiri honetan, hondakin gutxiago sortzea lortu dutenak. Dena den, kopuru hau urrun dago Flandes (Belgika), Erresuma Batua edo Amerikako Estatu Batuak moduko herrialdeetatik, non pixoihalen erabilpena arrunta izaten da. Aurtengo kanpainarekin, beste 45 familiei aukera eman nahi diegu talde horretako partaide izan daitezen. Beraz, proiektua martxan jarri zenetik 2011. urtean, sortutako hondakinen kopurua, 64 tona inguruan murriztuko da.



Horretarako, banatuko zaien sortan, 6 estalki, 18 xurgatzaile, 9 zorro eta 100 unitate zelulosa sartuko dira. Aldez aurretik, familiek idatziz agindu behar dute gutxienez urtebetez erabiliko dituztela pixoihalak, eta Udalari jarraipen bat egitea eta erabilpena egiaztatzea ahalbidetuko diotela. Arrazoiren bat dela medio, epe horren barruan pixoihalak erabiltzeari utziko baliote, sorta osoa itzuli beharko liokete Udalari, ordaindutakoa itzultzeko eskubiderik gabe.

Azkenik, esan dezakegu, pixoihal berrerabilgarriak erabiltzeak aurrezki ekonomiko handia suposatzen duela. Proiektu honetan parte hartzen duen familia batek, urtean, haurtxo bakoitzeko, 320 eta 700 € artean, aurreztu dezakeela uste da, kasu batzuetan 1.000 eurotara ere iritzi daiteke aurreztutako diru kopurua (erabilitako marka komertzialaren arabera). Udalak aurten eskaintzen duen sortak, %70ko diru-laguntza du, hori dela eta, familia bakoitzak 65,05€ ordaindu beharko du.



Parte hartu nahi duzu?


Norentzat: Donostian bizi diren eta pixoihalak erabiltzen dituzten haurrak dituzten familientzat.
Informazio gehiago: tlf.943483390 - ingurumena@donostia.eus

2016/05/17-an argitaratua