Donostia.eus - [Berria] Auzo konposta Intxaurrondon eta Bidebietan

Logo Ayuntamiento

Auzo konposta Intxaurrondon eta Bidebietan

Izena emateko epea oraindik irekita: Animatu!

Bidebieta auzoko familia batzuk jadanik hasiak dira, beraien sukaldetan sortutako materia organikoa kudeatzen, auzo konpostaren bidez. Intxaurrondokoak berriz, apirilaren 9an hasi ziren.

Azkenengoko kasu honetan, konpostagunearen kokalekua Kultur Etxetik hurbil dago. Bestalde, Bidebietakoa, Serapio Mujika kalean dago, Guardaplata Erretiratuen Elkartearen inguruan.

Bi kasuetan, helburua argia da, gure sukaldeetan sortutako hondakin organikoetatik ahalik eta kantitate gehien eramatea konpostaguneetara eta bertan sortutako konposta berrerabiltzea, zikloari amaiera emanez.

Parte hartzen duten familia hauen kontzientziazioak, ingurumen ikuspegitik, eta egiten duten ahaleginak, aurrera pauso bat suposatzen du bosgarren edukiontziarekin aldenduz gero, sortutako hondakinetatik %50 kudeatzen dutelako, lehengai bihurtuz.

Hortaz, ongi etorriak partaide berriei auzokonpostera!!
Zuk ere parte hartu nahi baduzu 943483390 telefonora deitu dezakezu edo ingurumena@donostia.eus helbidera email bat idatzi.

2016/04/11-an argitaratua