Eneko Goia: '2024 bultzadaren urtea izango da Donostiarentzat'

Alkateak azpimarratu duenez, 'Donostiak aurrera egiten jarraituko du hiri hobea izateko, proiektu garrantzitsuen aurrerapenari esker'

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako alkateak, Eneko Goiak, hasi berri den urtean zein legealdi berrirako planteatzen diren erronka nagusiak azaldu ditu, Donostia "hiri hobea” bihurtuko duten proiektu garrantzitsuak zerrendatuz. “Ez da desberdina izango, bere esentzi mantenduko duelako, baina bai hobetua", adierazi du.

Goiak nabarmendu duenez, "aspalditik martxan dauden proiektu asko azken fasera igaroko dira edo amaitzen joango dira datozen urte hauetan; eta, hasiko diren beste proiektu asko amaitutakoan, gure hiriak itxura guztiz berritua eskainiko du".

Gainera, alkateak azpimarratu duenez, "2024a Donostiarentzako bultzadaren urtea izango da. Hiria jauzi handi baten atarian dago, eta horri esker aurrera egin ahal izango dugu, hirien mundu zail eta lehiakorrean sendotasun handiagoko posizio baterantz ".

Aurrekontu berria

Hasi berri den urteari begira, 2024ko Aurrekontua onartzea da berehalako erronka, Goiak adierazi duen bezala, "Udal Gobernuan egonkortasuna izateko aukera emango diguna, proiektu asko gauzatzea ahalbidetuko duena".

Garapen berriak eta proiektuen amaiera

Loiolako Kuarteletarako prozesua hasteaz gain, hiria pixkanaka berrantolaketa urbanistikoan aurreratzen joango da, Lorategi Hiriko urbanizazioa burutzeko lanekin jarraituz, Infernua, Igara eta Illarrako eremu berriak garatzeko obrekin hasiz, Martuteneko espetxea eraitsiz Txomin Enearen bigarren fasearekin hasteko edo San Bartolome merkataritza gunea garatuz.

Horrekin guztiarekin batera, Goiak azpimarratu duenez, "Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena onartuko da eta plana idazten hasiko da". Gainera, 2024an beste proiektu zehatzago batzuk burutuko dira, hala nola Antso Jakitunaren alde bikoitiaren espaloia urbanizatzea, Bidebietako parkea berritzea, Anoeta ingurua urbanizatzeko lehen fasea, Txaparrene pasealekua eraberritzea, Martuteneko biribilgunea egiten hastea, San Martin eta Bretxa merkatuak berritzea, Zurriola Maritimorako proiektu berria abian jartzea eta Kontxako baranda berritzeko azken fasea.

Etorkizuneko mugikortasuna

Mugikortasunari dagokionez, hiriko Mugikortasun Plana onartu ondoren, etorkizuneko mugikortasunerantz urratsak ematen jarraituko da. Alkateak nabarmendu duenez, "oinez edo bizikletaz joatea bezalako modu aktiboak sustatzera, garraio publikoa bultzatzera eta hori guztia erraztuko duten hiri-inguruneak sortzera bideratuta dago".

Kirol-, kultura- eta ezagutza-hiria

Beste mugarri batzuen artean, 100 urte beteko dira gure hiriko kultura-erreferente garrantzitsuenetako bat, Eduardo Chillida, jaio zenetik. Hori dela eta, "mendeurrena urteko erreferentzia kulturaletako bat bihurtu nahi dugu, eta Donostia nazioarteko kultura-fokuan jarri".

Kirol arloan, gakoetako bat "gainerako erakundeekin akordio bat lortzea izango da, Illunbe eraberritzeko eta erabilera anitzeko pabiloian bihurtzeko". Eta akordioa lortu bitartean, Udala ahaleginduko da gainerako kirol-instalazioak berritzen, hala nola miniestadioa, belodromoa edo Anoetako estadioa handitzea.

Hiriaren garapenaren beste ardatzetako bat Donostia marka "Zientzia eta Ezagutzaren Hiri" gisa sendotzeko bultzada izaten jarraituko du, garrantzi handiko ekintza estrategikoekin,

Erlazionatutako dokumentuak

2024/01/02-an argitaratua