Donostia.eus - [Berria] Donostia Turismo sozietateak Angels Barceló proposatu du 2017ko Urrezko Danborra izateko

Logo Ayuntamiento

Donostia Turismo sozietateak Angels Barceló proposatu du 2017ko Urrezko Danborra izateko

Donostiako Udaleko Udalbatzak proposamena berretsi beharko du asteazkenean egingo den ez-ohiko udalbatzan.

Donostia Turismo sozietateak Angels Barceló proposatu du 2017ko Urrezko Danborra izateko. Donostiako Udalak proposamena berretsi beharko du asteazkenean, hilaren 11n, egingo den ez-ohiko udalbatzan.

Angels Barcelók Bartzelonan jai ozen 1963.urtean. 1983an has izuen bere ibilbide profesionala Catalunya Radioko informazio zerbitzuetan. Hainbat komunikabidetan lan egin du (Telecinco, Cuatro, Canal +). Duela hamaika urte Cadena SER-eko aurkezlerik garrantzitsuenetako bat da. Bertan, “A vivir que son dos días” eta “Hora 25” saioen zuzendari eta aurkezle izan da. Bertatik jarraitu izan ditu Euskadiko aktualitatea, bereziki ETAren amaieraren eta bere ondorioak aztertu ditu bai euskal gizartean eta politikan.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, proposamena sozietatearen gizarte eragile batek egin duela, eta oinarria segidakoa izan dela: gure hirian bi une berezietan izan duen presentzia – ETAk indarkeriari behin betiko uko egitea erabaki zuen egunean Donostiatik egindako saioa eta bost urte ondoren saioa errepikatu izana –, eta era berean, lanean egon den tokietan hiriarekiko erakutsitako konpromisoa, babesa eta maitasuna egindako saio zein kolaborazioetan.

2017/01/09-an argitaratua