300 gazte baino gehiagok parte hartuko dute ziber-segurtasunaren inguruko jardunaldietan

DBH 1 eta 2ko ikasleak Tabakaleran elkartuko dira martxoaren 13tik 15era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gardentasuneko, Giza Baliabideetako eta Berrikuntzako zinegotzi Juan Ramón Vilesek hasiera emango dio Donostiako Udalak eta S21Sec enpresak antolatutako ziber-segurtasunaren inguruko jardunaldiei. DBH 1 eta 2ko 300 ikasle baino gehiago elkartuko dira, Tabakaleran, martxoaren 13tik 15era. Zehazki Herri Ametsa, Ama Guadalupekoa, Axular, Jesuitinas eta Salesianos ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute.

Donostia Cyber Sec 2017 lehen aldiz Donostian antolatutako zibersegurtasun ekitaldia da eta teknologia berrien erabilera seguru eta arduratsua sustatzea du helburu. Honetarako ekintza ezberdinak egingo dira, 3 egunetan, bigarren hezkuntzako ikasleentzako goizetan, eta haien familia eta hezitzaileentzat arratsaldeetan.

Ikasleekin jorratuko diren ekintzak honako hauek dira:

  • “Nortasun digitala”ren gaineko hezkuntza lantegia.
  • Ziber-segurtasunaren inguruko gin-kana
  • Robotikaren eta segurtasunaren gaineko lantegi praktikoa.
  • Lehiaketa: Zeinek daki gehien ziber-segurtasunaz?”

2017/03/10-an argitaratua