Donostia.eus - [Berria] Datorren larunbatean, martxoak 18, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Logo Ayuntamiento

Datorren larunbatean, martxoak 18, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Easo plazan, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, martxoaren 18an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo da. Donostiatruk bigarren eskuko gauzen merkatu historiko hau Easo Plazan egiten da hilabeteroko hirugarren larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.


Gainera, goizean zehar merkatuan erosketaren bat egiten dutenen artean, Gros auzoko Landare jatetxean 2 pertsonentzako bazkari edo afari baterako bale bat zozketatuko da.


Etxean duzun objekturen bat saldu nahi baduzu, hau da zure aukera! Larunbat honetan salmenta gordailura ekar ditzakezu eta guk salduko ditugu. Horretarako, antolatzaileen postura ekarri behar dituzu merkatuaren egun berean goizeko 9:30etik 10:00ra bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren, utzi egiten dira, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago. Gordailu salmentara ekarri daitekeen gehieneko objetu kopurua 5ekoa da.

Antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostiatrukek ez luke horren ardura hartuko.

Donostiatruken martxoko kartela

Jarrai gaitzazu Twitter bidez: #donostiatruk

2017/03/16-an argitaratua