Donostiako Udalak HIESaren aurkako Munduko Egunarekin bat egiten du

'Zahartzea eta bizi-kalitatea guretzat eta gurekin' da HIESaren aurkako kolektiboen aurtengo leloa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren eta Musika eta Dantza Eskolaren bitartez, hainbat ekintza antolatu ditu Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, ostiralean, abenduaren 1ean, ospatuko den HIESaren aurkako Munduko Egunaren harira.

Horrela, ostiralean bertan elkarretaratzea egingo da Kalkutako Teresa plazan, HIESaren memorialaren ondoan, 18:30ean, eta HIESaren aurkako kolektiboen urteko komunikatua irakurriko da. Ondoren, Tabakalerako Hallean, 19:00etatik 20:00etara, Udalaren Musika eta Dantza Eskolak koreografia ezberdinak eskainiko ditu, batzuk bereziki egun honetarako konposatuak. Tabakaleran ere elkarteek informazio mahaiak jarriko dituzte.

Gainera, Kursaal eraikina argituko da begizta gorriarekin, abenduaren 1etik 3ra. Udal-ekipamenduetan, garraio publikoan eta Udalean bertan, HIESaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu den, lokarri gorridun kartelak jarriko dira.

Aurten ere, gure konpromisoa berritu nahi dugu, GIBik gabeko belaunaldi bat ikusi ahal izateko. Era honetan, Udalak herritar guztiak gonbidatu eta animatzen ditu programatutako ekitaldietan parte hartzera.

2023/11/28-an argitaratua