Donostia.eus - [Berria] 2017 urteko deialdi bakarreko diru laguntzak irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Logo Ayuntamiento

2017 urteko deialdi bakarreko diru laguntzak irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Eskaera epea otsailaren 2tik martxoaren 1era

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 31n onartu ditu 2017ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak, eta otsailaren 1eko GAO-n argitaratu da deialdia.  

Eskaera epea otsailaren 2tik martxoaren 1era izango da



Donostiako Udalak, gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, elkarteak eta haien jarduera bultzatzen ditu eta, hala, bere udal atal, eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, batzuetan, herri erakundeek proposaturiko ekimenen osagarri izaten dira.

Deialdi honetan, ondorengo udal departamentuek eta Donostia Kultura tokiko enpresa erakunde publikoak ematen dituzten laguntzak sartzen dira:    





ESKABIDEAK AURKEZTEKO OINARRIAK, INPRIMAKIAK, EPEAK...

Diru laguntza deialdia otsailaren 1ean GAO-n argitaratu ondoren, hurrengo egunetik hasita martxoaren 1 arte izango da diru laguntza eskaerak aurkezteko epea

2017ko aurrekontuetan, deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 1.523.973,92 euro da (1.456.705,77 Udala + 67.268,15 DK), iaz baino %12,35 altuagoa.

Oinarriak eta Diru partidak atalez atal:
Garapenerako Lankidetza = 556.748,80 €
Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza = 238.606,62 €
Igoera izan dituzten atalak honakoak dira: Garapenerako lankidetza (%18), Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza (%6), Gazteria (%80), Euskara (%25) eta Kultur Aniztasuna (%60).

Diru laguntzei buruzko informazio guztia eta eskaera inprimakiak www.donostia.eus/partaidetza webgunean daude.

Udalean eskaerak aurkezteko bi aukera daude:
  • UdalInfo-ko Bulegoetan: Udaletxean, Altzako Udal Bulegoan, Morlanseko Udal Bulegoan.

OINARRIETAKO ALDAKETA NABARMENENAK

Oinarri berrietan, onartu berri den Diru Laguntzen Plan Estrategikoari aipamena egiten zaio.

Eskaera eta inprimakietan Lehendakariaren sinadura bakarrik eskatuko da, idazkariarena kenduz. Horrela entitateek egin behar duten tramitazioa arinduko da.

2017an dauden aldaketa aipagarrienak oinarri orokorretan eman dira eta, batipat, Herri administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea bertan behera geratu delako eta indarrean sartu direlako 2015/39 eta 2015/40 legeak: honen ondorioz, entitateek PDF formatu digitalean aurkeztu beharko dituzte dokumentuak: telematikoki egin ahal izango dute edo presentzialki baldin bada USB edo CD/DVD euskarrietan

Diru laguntzen tramitazioa, lehentasunez, on-line egingo da.

Presentzialki egiten bada, dokumentazioa soilik UdalInfo-ko udal erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango da, Udaletxean, Morlans eta Altzan, alegia.

UDA AURRETIK, EBAZPENAK

Uda baino lehen ebazpenak egiteko egin beharreko pauso guztiak guztion eskuetan daude, elkarte zein udalaren eskuetan. Elkarteen ardura da zuzendaritza karguetako postuak eguneratua izatea, ogasunean egunean egotea, beharrezkoa den dokumentazioa udalera ekartzea, akatsak garaiz zuzentzea... horrela Udalak uda baino lehen ebazpenak egiteko ahalegin guztiak egin ahal izateko.

DIRU LAGUNTZEN KUDEAKETARAKO GAITASUN IKASTAROAREN MATERIALA

Partaidetza Zerbitzuak Diru Laguntzen kudeaketari buruzko formazio saioak antolatu ditu, eta bertan banatutako materiala udal webgunean argitaratu da www.donostia.eus/partaidetza atarian. Dena den, gogorarazi nahi dugu material horietan agertzen den informazioa orientatiboa dela, eta baliodun erreferentzia bakarra Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarriak eta erakunde bakoitzak emandako informazio direla (Udaletxea, Aldundia, Gizarte Segurantza, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Errolda...)

2017/02/01-an argitaratua