Biharko (asteazkena, martxoaren 6a) 22:00etatik osteguneko 07:00ak arte, Donostiako Udaleko Ur eta Saneamendu Zerbitzuak konpondu eta aldatu egingo du edateko ura banatzeko Oriabentako hodi nagusia. Beraz, ur horniduran gorabeherak izango dira, honako alde hauei erasanda:
Miramon,
Zorroaga,
Basozabal,
Antiguako goialdea,
Igeldoko behealdea,
Aiete,
Berabera,
Amara Zaharra,
Mirakontxa,
Berio,
Ibaeta,
Añorga,
eta Zuatzu.
Udalak lanak aipaturiko ordu tarte horretan egingo ditu, neurri egokiak hartuta, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.