“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 11 auzotan egingo da

Txanda bakoitzak lau saio izango ditu (astero bat), 3-5 urte bitarteko haurrentzat bata eta lau 6-9 urtekoentzat bestea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urte osoan zehar, hiru txanda edo ekinalditan banatuta, aipatutako Donostiako hamaika auzotan eramango da aurrera ekimena: martxoan, maiatzean eta urrian. Txanda bakoitzak lau saio izango ditu (astero bat), 3-5 urte bitarteko haurrentzat bata eta lau 6-9 urtekoentzat bestea. Bukaerako taulan azaltzen dira lehenengo txandako egunak eta lekuak.

Donostiako alkate Eneko Goiak ekimena aurkeztu du Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan. Gaur, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du kontratua luzatzea Urtxintxa Aisialdiko Eskola-Gipuzkoa enpresari.

Goiaren hitzetan ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea da: “Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen da bestetik. Hizkuntzaren erabilera ludikoa lantzen da, hau da, euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da”. Bere hitzetan giltzarri da haurrek ikustea euskara esparru guztietan erabil dezaketela eta ez dutela nahitaez gaztelerara jo beharrik jolasteko, behar dituzten esamoldeak edo esaerak aurkitzeko: “Haurrek eta gazteek, sarritan, eskolan edota familian bakarrik erabiltzen dute euskara. Kalean berriz, aisialdian, gauzak aldatu egiten dira eta lagunartean komunikatzeko garaian, euskara askoz ere gutxiago erabiltzen dute eta sarritan nahikoa txikitatik hasten da prozesu hori. Joera hori aldatzeko Parketarrak ekimena lagungarria da oso” adierazi du Donostiako alkateak.

AuzoaDataOrdua-AdinaLekua
AltzaMartxoak 6,13,20 eta 27
(Astelehena)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Casares Kultur etxe aurrean (eguraldi txarrarekin barruan)
Loiolako ErriberaMartxoak 7,14,21 eta 28
(asteartea)
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Santiago Plaza
Maria Zanbrano plaza
EgiaMartxoak 7,14,21 eta 28
(asteartea)
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Martin Santos plaza (handia)
Parte ZaharraMartxoak 8,15,22 eta 29
(asteazkena)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Zuloaga plaza
IgeldoMartxoak 8,15,22 eta 29
(asteazkena)
3-5 urte: 16:30
6-9 urte: 17:30
Igeldoko plaza
IntxaurrondoMartxoak 8,15,22 eta 29
(asteazkena)
3-8 urte: 16:45Hego Intxaurrondo ikastola
Amara BerriMartxoak 9, 16, 23 eta 30
(osteguna)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 17:00
Olaeta Plaza
LoiolaMartxoak 9, 16, 23 eta 30
(osteguna)
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Latsarien plaza
AñorgaMartxoak 10, 17, 24 eta 31
(ostirala)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 17:00
Ikastolaren jolaslekuan
BidebietaMartxoak 10, 17, 24 eta 31
(ostirala)
3-8 urte: 17:00Isasa parkea (Elizaren atzealdean) (eguraldi txarrarekin Eltzegorren lokalean)
AieteMartxoak 10, 17, 24 eta 31
(ostirala)
3-5 urte 17:00
6-9 urte 17:00
Hiru Damatxo plaza

2016an 2.000 bat haurrek parte hartu zuten


2016an oso harrera ona izan zuen egitasmo honek. Zabu-Zibu programan 1.145 bat haurrek eta 553 gurasok parte hartu zuten. Txirrintxon programan berriz, 1.066 haurrek. Egitasmoaren arrakasta ikusita, aurten ere 11 auzotan egingo da: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldo. Donostiako hamaika auzo horietan Euskara Batzordeak sortu dira eta plangintza bat aurrera eramaten ari dira euskara sustatzeko auzoan bertan. Plangintza horien helburuetako bat euskara aisialdi eremuetan erabiltzea da eta horretarako “Parketarrak” ekimena oso eraginkorra dela ikusi dute Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek. Aurten, estreinakoz, Loiola auzoan egingo da Parketarrak.

2017/03/07-an argitaratua