Donostia.eus - [Berria] Osasunarekin loturiko jardueren mapa

Logo Ayuntamiento

Osasunarekin loturiko jardueren mapa

Osasunarekin loturiko jardueren mapa birtual bat egin du Donostiako Udalak herritarrek baliabideak ezagutu ditzaten

OSASUNAREKIN LOTURIKO JARDUEREN MAPA BIRTUAL BAT EGIN DU DONOSTIAKO UDALAK HERRITARREK BALIABIDEAK EZAGUTU DITZATEN



Donostiako Udalak osasunarekin loturiko jardueren mapa bat egin du herritarrek alor honetan dauden baliabideak ezagutu ditzaten. Tresna birtual honen bidez, osasun sustapenaren inguruan udalerrian dauden erakunde edo elkarte guztien argazki bat izango dute eskura donostiarrek.

Maparen helbidea hau da: www.donostia.eus/mapasalud. Bertan bitarteko bakoitza dago kokatuta eta, kolore ezberdineko ikonoen arabera, jarduera motak zehazten dira; zentzu horretan, ikono bakoitzean klikatuz hautatutako jardueren arloan dauden elkarte edo erakundeei buruzko informazioa agertuko zaigu, eta elkarte edo elkartearen izenaren gainean sakatuz gero, haren webgunera eramango gaitu, han intereseko informazio guztia aurkituko dugularik. Mapa osatzen joango da, izan ere, hemendik aurrera osasunaren sustapenaren alorrean ari den edozein erakunde edo elkartek eman dezake izena.

Mapa honen bidez, donostiarrek oso modu erraz eta argian ezagutu ahal izango dituzte eskura dauden bitartekoak, betiere, euren osasuna ikuspuntu ezberdinetatik zaintzeko, izan ere, tresna honen helburua da donostiarrek euren osasuna hobetzeko bitartekoak ezagutzea eta eskura izatea, osasuntsuago egoteko.

Osasunaren sustapena mundu mailan gero eta garrantzi gehiago duen kontzeptua da. Osasunaren sustapenaren helburua da norbanakoen eta gizartearen osasun globala hobetzeko prozesuak abiaraztea, herritarrei informazioa lortzeko bidea emanez. Horrela, pertsonek euren osasunari eragiten dioten ekintzen gainean erabakitzeko ahalmen handiagoa izango dute, bai eta gaitasunak garatzeko, jarrerak aldatzeko eta trebetasunak errazteko ere.

2014/10/24-an argitaratua