Donostia.eus - [Berria] 2017ko Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzak onartuta

Logo Ayuntamiento

2017ko Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzak onartuta

Diru-laguntza hauek erantzuna ematen diete Donostiako pertsona edo familiei, hain zuzen ere, egoera ekonomiko zaila duten familiei eta etxebizitza edo horniketa energetikoa galtzeko arriskuan egon daitezkeenei.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu 2017ko Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzak. Diru-laguntza hauek erantzuna ematen diete Donostiako pertsona edo familiei, hain zuzen ere, egoera ekonomiko zaila duten familiei eta etxebizitza edo horniketa energetikoa galtzeko arriskuan egon daitezkeenei.

Hortaz, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 400.000 euroko hasierako gastua. Horrenbestez, diru-kopuru horrekin hasierako hilabeteen beharrei aurre egingo zaie eta, era berean, eskariaren eboluzioa aztertu ahalko da. Gizarte Ekintzako zinegotziak eskumena izango du gastuaren handitzea baimentzeko.

2016an Donostiako Udalak gutxi gorabehera 750.000 euro bideratu zituen laguntza hautearako. Horietatik, %60 etxebizitzarekin zerikusia duten gastuak ordaintzeko izan ziren; %36 baliabiderik ez dituzten eta enplegurik izan ez dezaketen edo beste diru-laguntzak jaso ez ditzaketen familien oinarrizko beharrei aurre egiteko; eta %4 eskola-gastuak, garraioa edo helduen heziketaren gastuei aurre egiteko.

Babes Akustiko Bereziko Guneak


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, Urumea Eremuko Plan Akustikoak ezarritakoaren arabera segidako auzoak Babes Akustiko Bereziko Gune izendatzea: Egia, Gros eta Intxaurrondo, eta Ategorrieta Ulia, Bidebieta, Loiola eta Martuteneko hainbat eremu.

2017/01/10-an argitaratua