Kontsulta publikoa: airearen kalitatea, klima aldaketa eta IGE arautzeko ordenantza

Ekarpen epe amaiera: 2024/03/08

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Airearen kalitatea hobetzeko, klima-aldaketa arintzeko eta Donostiako Isuri Gutxiko Eremuak arautzeko udal ordenantza egiteko proposamena

Europako Parlamentuak 2019ko azaroaren 28an klima eta ingurumen larrialdiaz egindako adierazpenak «klima eta ingurumen larrialdi egoera» deklaratu zuen; eta Batzordeari, estatu kideei eta munduko eragile guztiei eskatu zien «lehenbailehen hartzeko mehatxu horri aurre egiteko eta, beranduegi izan baino lehen, atzera eginarazteko hartu beharreko neurri zehatzak, eta Parlmentuak berak ere bazuela konpromiso hori» adierazi zuen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoa aintzakotzat hartu eta herritarrek arauak egiteko prozeduran parte-hartzea hobetzeko asmoz, KONTSULTA PUBLIKOA egin behar dugu ordenantza proiektua egin baino lehen. Udalaren web atariaren bidez egingo dugu kontsulta, arau horrek gehien eragiteko moduko pertsona eta antolakunde ordezkagarrienen iritzia jasoko dugu, alderdi hauei buruzko iritzia:

a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b) Araua onartzeko beharra eta egokitasuna.
c) Arauaren helburuak.
d) Arau bidezko eta arauz besteko irtenbide posibleak.

Hala, galdetegi bat planteatu dugu, hizpide dugun arau honen hartzaile izan daitezkeenek daukaten iritzia emateko izan behar duten informazioa duena.
Egoki irizten dioten herritarrek, erakundeek eta elkarteek 15 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Udalaren webgunean argitaratzen denetik hasita, planteatutako alderdiei buruzko iritzia emateko.

Ekarpen epe amaiera: 2024/03/08

Informazio gehiago

Dokumentazioa

Egin zure ekarpena

2024/03/04-an argitaratua