Perching ekintza berria Dbus-eko autobusetan

martxoaren 21, 22 eta 23an tomate hazien poltsak zintzilikatuko dira autobus hibridoetako heldulekuetatik, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko eta etxean landatzeko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekintzen arrakastaren ondoren, martxoaren 21, 22 eta 23an tomate hazien poltsak zintzilikatuko dira autobus hibridoetako heldulekuetatik, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko eta etxean landatzeko.

Hirugarren “perching” ekintza hau Dbusen 130. urteurrena ospatzeko programazioaren zati da. Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean egin da, garraio publikoaren erabilera eta bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzeko asmoarekin.

Guztira, sasoiko haziak dituzten 2.000 poltsa banatuko dira Dbusen flotako autobus hibridoetan, ingurumenarekin adeitsuagoa den teknologia baitute, bai eta hiriko hainbat zonaldetako lineetan ere.

Oraingo honetan, “Loidi” tomate haziak banatuko dira. Tomate mota hori Getariakoa da, jatorriz, eta haziek ematen dituzten fruituak handiak, gorri biziak eta forma zapalekoak dira. Urrian ziazerben haziekin eta abenduan zerba haziekin gertatu zen moduan, haziak nekazaritza iraunkorretik datoz, eta hala direla egiaztatzen duten zigiluak dituzte. Era berean, hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak nola erein jakiteko jarraibideak datoz.

Udan Dbusek laugarren eta azken perching ekintza egingo du, sasoiko haziekin, aurreko 2 perching ekintzek harrera ona eduki ondoren eta bihar hasiko denaren ostean.

2017/03/20-an argitaratua