Ondarearen Foroa eratuko da

Kide izango ditu udal talde guztien ordezkariak eta arkitektura donostiarraren aberastasunaz arduratzen diren Donostiako entitateen, taldeen eta erakundeen ordezkariak nahiz gizarte eragileak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hirigintzako zinegotzia den Enrique Ramosek azaldu duenez, topaleku berri hau jaio da Ondare Urbanistiko Eraikia Babesteko Plan Bereziaren jakitun egon eta eztabaidagai gerta daitezkeen gai guztiei erantzuteko, herritarren uste eta jarrerak behar bezala jasoko badira.

Ondarearen Foro hau parte hartu eta aholku ematekoa dela nabarmendu du Ramosek, eta kide izango ditu udal talde guztien ordezkariak eta arkitektura donostiarraren aberastasunaz arduratzen diren Donostiako entitateen, taldeen eta erakundeen ordezkariak nahiz gizarte eragileak.

Zinegotziak aipatu duenez, Udalbatzak onartu bezala, bihar, 18:00etan, Ondarearen Foroa eratuko dute eta lehendakaria eta lehendakariordea aukeratuko. Bere ustez, "ardura horiek gizarteko kideek bete behar lituzkete, eta ez politikariek; adibidez, Arkitektoen Kolegioak edo Arkitektura Eskolak. Bihar arratsaldeko eratze saioan, Ondare Urbanistiko Eraikia Babesteko Plan Bereziaren bilakabidea aztertuko dute, bai eta orain arte eginiko txosten eta ikerlanak emango ere (baserriak, etxaldeak —amaitzeko zorian—, gotorlekuak, industria ondarea). Gainera, Plan Berezia hasi bidez onartzeko izapidea zertan den azalduko dugu, ahalik eta azkarren onartzeko asmoa baitugu, hala, lizentziak bertan behera utzi ahal izateko alegazioak aurkeztu ondoren babesteko moduko elementuren bat izanez gero”.

Hirigintzako zinegotziak azaldu duenez, Ondarearen Foroa urtean bitan edo hirutan elkartuko da, nahiz eta beti egongo den deialdia egiteko aukera zabalik, interes bereziko gairen bat agertuz gero.

2017/04/25-an argitaratua