Donostiak Gimnasia Erritmikoko eskolarteko lehen Estatu mailako Txapelketa hartuko du

Apirilaren 29an eta 30an egingo da Anoetako Belodromoan, eta Carolina Rodriguez gimnasta olinpikoak parte hartuko du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiak Gimnasia Erritmikoko hiriburu bihurtuko da hurrengo asteburuan. Izan ere, Apirilaren 29an larunbatean eta 30an igandean, Gimnasia Erritmikoko eskolarteko lehen Estatu mailako Txapelketa egingo da Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek eta Tximeleta kirol eta kultur elkarteko ordezkari Leticia Vicentek eta Naiara Molinak Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Donostiako Udaletxean.

Txapelketa apirilaren 29an larunbatean hasiko da. Goizeko 10tan irekiera ekitaldia egingo da eta, bertan, Carolina Rodriguez gimnasta olinpikoak bere ariketa aurkeztuko du. Jarrian amateur, alebin eta infantil mailako txapelketak hasiko dira – amateur txapelketa 10:30 eta 12:50 artean egingo da, eta alebin eta infantil mailakoak, aldiz, 16:30tik 18:30ra –. Finalak igandean goizean egingo dira.

Carolina Rodriguez gimnasta olinpikoak hainbat marster class egingo ditu aldez aurretik izena eman dutenekin larunbatean eta igandean goizean. Gainera, larunbatean arratsaldean Tximeletak hainbat aisialdi-, kirol- eta kultur-ekitaldi antolatu ditu hiriko hainbat auzotan. Hala, Jose Maria Sert plazan, Aieteko Parkean, Saguesen eta Loiolako Erriberetako Oroimenaren parkean herri kirolak, eskulanak, zumba, flashmob edo gimnasia akrobatikoa egiteko aukera egongo da.

Tximeletako ordezkariek azaldu dute, 1994.urtean elkartea sortu zenetik eginahalak egin dituztela osasunaren zaintza eta bizitza ohitura osasuntsuak sustatzeko, eta era berean, haur, nerabe zein helduen sormena eta garapen emozionala garatzeko. Hortaz, honakoa esan dute: “Egun Tximeletak 2.000 ikasle eta hezitzaile talde kontsolidatua eta emozionalki lotuta du. Gainera, metodologia propioa dugu eta euskara da gure jarduerak egiteko erabiltzen dugun hizkuntza”.

Bestalde, Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek azpimarratu du, txapelketa hau aukera ederra dela Donostiarentzat, eta adierazi du ziur dagoela txapelketa erreferente bihurtuko dela. Horrenbestez, Ibabek segidakoa gaineratu du: “Gazteen artean kirola eta bere baloreak sustatzea lehentasuna da Udalarentzat. Eta horretarako Tximeleta bezalako elkarteekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dugu”.

Ordutegia:


Apirilaren 29a, larunbata
  • 10:00 orduak: Irekiera ekitaldia eta Carolina Rodriguezen ariketa olinpikoaren aurkezpena.
  • Goizean zehar Carolina Rodriguezek Master Class-ak emango ditu izena eman duten gimnastekin.
  • 10:30 – 12:50 orduak: Amateur mailako txapelketa
  • 16:30 – 18:30 orduak: Alebin eta infantil mailetako txapelketak
  • 19:30 – 22:30 orduak: Tximeleta DSS Party Bataplan Diskotekan (sarrerak aldez aurretik)
Apirilaren 29a, larunbata arratsaldean:
  • Jose María Sert pala: Herri Kirolak, Eskulanak, Txikitximeleta
  • Aieteko parkea: Zirkua
  • Sagues: Zumbatón, Flashmob, Emanaldiak
  • Loiolako Erriberetako Oroimenaren parkea: Gimnasia Akrobatikoa
Apirilaren 30a, igandea
  • Goizean zehar Carolina Rodriguezek Master Class-ak emango ditu izena eman duten gimnastekin.
  • 10:00 orduak: alebin eta infantil mailako finalak
  • 10:55 orduak: alebin eta infantil mailako sari banaketa
  • 11:40 orduak: amateur mailako finala
  • 12:55 orduak: amateur mailako sari banaketa
  • Lehiaketatik kanpo, maila egokituko eta gizonezkoen mailako banakako erakustaldiak.
  • 13:15 orduak: Itxiera ekitaldia

2017/04/24-an argitaratua