Donostia.eus - [Berria] Morlans, Bilera Saneamendu/gas sareen berritzea eta Aieterako igogailuari buruz

Logo Ayuntamiento

Morlans, Bilera Saneamendu/gas sareen berritzea eta Aieterako igogailuari buruz

Maiatzak 17 asteazkena , 18:30etan Amara Berri Morlans Ikastetxean

Udalak gutxi barru Morlans Pasealekuko 33. zenbakitik 99rako zatian ura, saneamendu eta gas sareen berritze lanak hasiko ditu. Obra hauen ondoren, trafikoaren berrantolaketa izango da: norabide bakarra, aparkalekuak, zebrabideak...


Bestalde, Udalak Morlas Aieterekin lotuko duen igogailua egiteko tramitazio prozesua hasi zuen.

Bi proiektu hauei buruz informazio eskaintzeko, Udalak auzotarrentzako informazio saio bat antolatu du, epeak, eraginak eta hartuko diren neurriak azaltzeko.        



EGUNA: Maiatzak 17 asteazkena
ORDUA: 18:30
LEKUA: Amara Berri Morlans Ikastetxea
ANTOLATZAILEA: Donostiako Udala



2017/05/15-an argitaratua