Paseo Berria,Leizaola Pasealekua eta Haizearen Orrazia itxiko dira olatu-arriskua dela-eta

Alerta laranjak astearte osoa iraungo du, baina lehendabiziko segurtasun neurriak astelehen arratsaldean hartuko dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohartarazi du alerta laranja egoera dagoela kostan olatuak direla-eta. Hori horrela, Donostiako Babes Zibilak hainbat segurtasun neurri hartuko ditu.

Astelehena 20:00tik aurrera ibilgailuek ezingo dute ibili Pasealeku Berritik Argazkigintza Elkartetik aurrera. Eta astelehen gaureditik aurrera, oinezkoentzako zein ibilgailuentzako segidako tokiak itxiko dira: Paseo Berria osoa, Salamanca Pasealekua Soraluze eta San Juan kaleen artean, eta Aldamar 7 eta Salamanca Pasealekuaren arteko zatia.

Halaber, kostako lehen lerroan dauden Leizaola Pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazia (Eduardo Chillida Pasealekua) ibilgailuentzako zein pertsonentzako itxiko dira. Eta, gainera, oinezkoek ezingo dute ibili Kursaal zubiaren bidegorritik zein espaloitik – hain zuzen ere, itsasotik gertuen dagoen espaloitik –.

Era berean, Babes Zibileko departamentuak Kontxan dauden instalazioei abisua bidali die eta hiritarrei honakoa eskatu die: Arretaz ibiltzeko, olatuak dauden lekuetara ez sartzeko eta behin behinean jariko diren seinaleak errespetatzeko, izan ere, azken hauen helburua da bai pertsonak bai pertsonen ondareak babeste”.

2017/02/27-an argitaratua