2017 urteko deialdi bakarreko diru laguntzak irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Eskaera epea martxoaren 1ean amaitu zen. Prozedurei buruzko informazio guztia Partaidetzako Webgunean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 31n onartu zituen 2017ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak, eta otsailaren 1eko GAO-n argitaratu zen deialdia.  

Eskaera epea otsailaren 2tik martxoaren 1era izan zen



Donostiako Udalak, gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, elkarteak eta haien jarduera bultzatzen ditu eta, hala, bere udal atal, eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, batzuetan, herri erakundeek proposaturiko ekimenen osagarri izaten dira.

Deialdi honetan, ondorengo udal departamentuek eta Donostia Kultura tokiko enpresa erakunde publikoak ematen dituzten laguntzak sartzen dira:    






2017ko aurrekontuetan, deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 1.523.973,92 euro izan da (1.456.705,77 Udala + 67.268,15 DK), iaz baino %12,35 altuagoa.

Oinarriak, inprimakiak eta lerro bakoitzaren tramitazioari buruzko informazioa Herri Partaidetza Zerbitzuko webgunean dago eskuragarri.
Garapenerako Lankidetza = Diru partida 556.748,80 €
Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza = Diru partida 238.606,62 €
Aurrekontu Igoera izan dituzten atalak honakoak dira: Garapenerako lankidetza (%18), Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza (%6), Gazteria (%80), Euskara (%25) eta Kultur Aniztasuna (%60).

OINARRIETAKO ALDAKETA NABARMENENAK

Oinarri berrietan, onartu berri den Diru Laguntzen Plan Estrategikoari aipamena egiten zaio.

Eskaera eta inprimakietan Lehendakariaren sinadura bakarrik eskatu da, idazkariarena kenduz. Horrela entitateek egin behar duten tramitazioa arinduko da.

2017an dauden aldaketa aipagarrienak oinarri orokorretan eman dira eta, batipat, Herri administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea bertan behera geratu delako eta indarrean sartu direlako 2015/39 eta 2015/40 legeak: honen ondorioz, entitateek PDF formatu digitalean aurkeztu beharko dituzte dokumentuak: telematikoki egin ahal izango dute edo presentzialki baldin bada USB edo CD/DVD euskarrietan, soilik UdalInfo-ko Udaletxeko, Morlans-eko eta Altzako udal erregistro orokorretan

UDA AURRETIK, EBAZPENAK

Uda baino lehen ebazpenak egiteko egin beharreko pauso guztiak guztion eskuetan daude, elkarte zein udalaren eskuetan. Elkarteen ardura da zuzendaritza karguetako postuak eguneratuak izatea, ogasunean egunean egotea, beharrezkoa den dokumentazioa udalera ekartzea, akatsak garaiz zuzentzea... horrela Udalak uda baino lehen ebazpenak egiteko ahalegin guztiak egin ahal izateko.

DIRU LAGUNTZEN KUDEAKETARAKO GAITASUN IKASTAROAREN MATERIALA

Partaidetza Zerbitzuak Diru Laguntzen kudeaketari buruzko formazio saioak antolatu ditu, eta bertan banatutako materiala udal webgunean argitaratu da www.donostia.eus/partaidetza atarian. Dena den, gogorarazi nahi dugu material horietan agertzen den informazioa orientatiboa dela, eta baliodun erreferentzia bakarra Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarriak eta erakunde bakoitzak emandako informazio direla (Udaletxea, Aldundia, Gizarte Segurantza, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Errolda...)

2017/03/30-an argitaratua