"Just Wait"– Errefuxiatuen inguruko dokumental eta solasaldia

Martxoaren 29an, 19:00etan, Koldo Mitxelenan. Parte hartuko dute: Javi Julio, dokumentalaren egilea, Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Dokumentala abuztuan grabatu zen Greziako Chios irlan. Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarte euskaldunetako boluntarioen eskutik, irlak jasandako krisi humanitarioaren ibilbidea egiten da. Hainbat errefuxiatuen eta boluntarioen testigantzak jasotzen ditu, egoeraren ikuspegi orokor bat emanez, eta Europa Batasuna eta Turkiaren arteko ituna nola funtzionatzen duen ulertzeko baliabideak eskainiz. Azaltzen du, baita ere, itun honek duen eragina gatazka egoeretatik, babes bila, ihesean doazen pertsonentzat.


Ehunka pertsona egoera oso txarretan bizi da kanpamentuetan, NBE bezalako erakunde ofizialetatik inoiz iristen ez den erantzun baten zain. Hauen erantzuna beraien arazoetarako Just Wait da, itxarotea, besterik ez.


Martxoaren 29an 19:00etan Koldo Mitxelenan.

Sarrera librea da lekua bete arte




Solasaldian parte hartuko dute:

Javi Julio Dokumentalaren zuzendaria

Iñigo Gutierrez (ISH - Itsas-Salbamendu Humanitarioa)

Jesus Mari Jalón (Zaporeak)

Informazioa gehiago hemen


Antolatzailea: Donostiako Udaleko Lankidetza Bulegoa

Irudi galeria

    2017/03/23-an argitaratua