Donostia.eus - [Berria] Artikutzako ibilbide gidatu berriak

Logo Ayuntamiento

Artikutzako ibilbide gidatu berriak

2017ko martxotik maiatzera

Artikutza 3.638 ha-ko gunea da. Nahiz eta Nafarroan egon, Donostiako  Udalak 1919an erosi zuen. Elementu aberatsenak dira, azalera gehiena estaltzen duen basoa eta errekatxo eta urtegia osatzen duten ur-sare aipagarria.      

Elementu hauek beste batzuen oinarria dira (landare eta animalia espezie ugariak) eta orokorrean natura eta ekologia aldetik balio handia ematen diote  Artikutzari. Hori guztia dela-eta, Europa mailako intereseko gunetzat jotzen da, eta horrela Natura 2000 Sareko Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) izendatu zen.    

Udaberriarekin batera, hemen dira berriz ere Artikutza Naturak 2017an eskaintzen dituen ibilbide gidatuak, anima zaitezte eremu natural paregabe honetan murgildu eta gozatera!

Ibilbideak

     
     
Hauexek dira programaturik ditugun ibilbideak:

Irumugarrieta: baso eta gainak zeharkatuz
           
Eskasetik abiatuz, Mintegixarreko pista hartuta ekingo diogu ibilbideari. Iturlako mugara heltzean, goialdera Irumugarrietako zabalgunera iritsiko gara eta, eguraldiak lagun, bista paregabeez gozatzeko aukera izango dugu.        

Egunak:    

    Martxoak 12 euskaraz        
    Martxoak 26 gazteleraz      

Familien ibilaldia         

Artikutzako auzotik hasi eta zailtasun gutxiko bide bat eginez, familiartean naturaren sekretuak ezagutzeko jarduera ezberdinak burutuko ditugu.

Eguna:    

    Apirilak 2 euskaraz  
       
Saguzarrak, ugaztun hegalari horiek:              

Juan Tomás Alcalde saguzarretan adituak, animalia berezi hauen inguruan gidatuko du bisita. 

Eguna:    

    Apirilak 22 gaztelaniaz

Pagolleta-Izu: Arantzako mugaren ingurutik:              

Arantza eta Artikutzako mugaren ingurutik ibiliko gara, harrespilak eta goiko larreetatik mugaren bi aldetara agerian dugun paisaiaz gozatuz.        

Egunak:    

    Maiatzak 7 euskaraz        
    Maiatzak 21 gazteleraz.

   

Tarifak

   
6 urtetik beherakoak: Dohainik
6-16 adinekoentzat: 2,09 €
16 urtetik gora: 3,14 €

Data hauez gain, gutxienez 8 pertsonako taldea osatzen baduzue, ondo datorkizuen egunean zuen neurrira antolatutako ibilaldia egin dezakegu.
Informazio gehiago www.donostia-artikutza.org web orrialdean edo 690720264 telefonoan.  

2017/03/03-an argitaratua